San Jorge jaiak apirilaren 21, 22, 23, 28, 29 eta 30ean ospatuko dira, apirilaren 23an baita San Jorge eguna, Santurtziko patroia, zeinengandik gure herriak izena hartu zuen.
Lehenengo asteburuko ekitaldiak Santurtziko Udaleko Kultura arloko Autonomiadun Erakundeak antolatu ditu, bigarrenekoak, berriz, Hosteleria Abra Santurtzik, San Jorgeko Txosnaguneak eta Santurtzi Gastronomika Elkarteak.
Aipatutakoez gain herriko hainbat erakundek eta elkartek laguntza emango dute jaietan, hala nola, Merkatari Batuak-ek, euskal dantza taldeek, Santurtziko Ahots Zuriak abesbatzak, Maitia Koralak, Santurtzi kantarik, Mendi Alde erraldoi eta buruhandien konpartsak, musika eta txistulari bandek, Gaztela eta Leoneko etxeko dultzaineroek, Santurtziko atletismo eskolak…
Jaietako ekitaldiak Parke Nagusian, Gernika parkean, oinez-gunean eta arrantza portuan egingo dira.
Hona hemen jai-egitarauaren ekitaldi azpimarragarrienak:
“Fuera de juego” antzerki-lana apirilaren 22an ikusi ahal izango da Serantes Kultur Aretoan, Joseba Apaolaza, Asiera Hormaza eta Asier Sota euskal aktoreen eskutik. Euskadiko Ikasleen Orkestrak, Jon Malaxetxebarriaren zuzendaritzapean, Guridiren Hamar Euskal Melodiak joko du eta euretako batzuetan Dantzertiko ikasleek dantzatuko dute. Guridiren obra ez ezik, Brahmsen 1. sinfonia ere joko dute.
Apirilaren 21ean LA FUGA taldeak joko du eta 29an gure herriko hurrengo talde hauek: Nafi Reverb-ek, Serotoninak eta Etxando Pestesek. Apirilaren 28an kontzertu bikoitza egongo da Ortzadar erakundearen 25. urteurrena dela-eta, La Sra. Tomasa eta Esne Beltza taldeek joko dute.
Apirilaren 29an IV. Gala Liriko Korala egingo da San Jorge elizan Santurtziko Ahots Zuriak abesbatzaren eskutik, eta apirilaren 22an Santurtziko “Unión Musical Vizcaina” musika-bandak kontzertu bikaina eskainiko du. Horrez gain, biharamunean, hilak 23, Zarzuelaren Antologia emanaldia egongo da Jose Luis G. Ordorika baritono, Jon G. Ordorika tenor eta Tatiana Melnichenko soprano ukraniarraren eskutik, Medmaa Doshin izango dutela pianoan lagun.
Apirilaren 22an Santurtziko Musika Eskolako Maitia Koralak kontzertua eskainiko du Mamarigako elizan.
Apirilaren 28an LEKITTOKO DEABRUAK taldearen ikuskizun piroteknikoa izango dugu. Emanaldi ikusgarri hau parketik abiatuko da.
Apirilaren 29an “Sardinaren erronka” izango da, non “El Conquistador del Fin del Mundo” saioko zenbait kidek santurtziar talde bati egingo dioten aurre.
Apirilaren 30ean Santurtzi Sarien VIII. Edizioa egingo da, Santurtzi Gastronomika elkarteak antolatua, Casa Torre Jauregian.
Apirilaren 23an umeen alarde tradizionalak, urtero bezala, mila dantzari baino gehiago bilduko ditu, denak Ezkerraldeko dantza-taldeetako kideak.
Apirilaren 29an Aire Zabaleko Pintura lehiaketa egingo da, aurtengoa XI. edizioa izango da. Apirilaren 21ean Santurtzi Kantari izango dugu. Udalerriko zenbait abesbatza eta erakundetako kidez osatutako talde hau herriko kaleetan ibiliko da euskal kanta herrikoiak abesten,. Era berean, apirilaren 30ean Berbalagun taldekoak Parke Nagusian egongo dira euskaraz kantatzen.
Egitaraua
APIRILAK 21, OSTIRALA
11:00 UDAL LUDOTEKEN JAIA. Eskulan-tailerra, jolas erraldoiak eta makillaje-tailerra Mamarigako Párroco Elias emparantzan.
17:30 Bisita Agurtza arrantza-ontzian
18:00 Umeentzako diskoteka ibiltaria URKO dinamizatzaile eta DJ PACO-ren eskutik, Parke Nagusian.
19:00 Santurtzi Kantari udalerriko kaleetan. Casa Torre jauregitik abiatuko da.
19:00 EUSKADIKO IKASLEEN ORKESTRAren kontzertua Serantes Kultur Aretoan.
23:00 LA FUGA taldearen kontzertua arrantza-portuan.
APIRILAK 22, LARUNBATA
11:00 San Jorge krosa Olatuen parkean. Antolatzailea: Santurtziko atletismo eskola.
11:00 Bisita Agurtza arrantza-ontzian. Hurrengo bisitak 12:30ean eta 17:30ean izango dira.
12:00 Haur parkea oinez-gunean (14:00ak arte).
12:00 Buruhandien eta Santurtziko Itsas-Alde Txistulari Taldearen kalejira. Udaletxetik abiatuko da.
17:30 Haur-parkearen jarraipena oinez-gunean (20:30ak arte). 18:00 Dantzaldia Parke Nagusiko kioskoan. Euria bada, Gernika parkean egingo da. Antolatzailea: Gizarte Ekintza arloa.
19:00 Harri-zulatzaileen erakustaldia, KABIEZES, KZ KOLPEKA, GALLARTA eta BURDIN GAZTEko partaideekin arrantza-portuan.
19:00 Kale-animazioa: Irlandako musika tradizionala THE DERTY GERTIES bandaren eskutik. Gabriel Aresti kaletik abiatuko da.
20:00 Santurtziko Musika Eskolako Maitia Koral eta Urioste Orfeoiaren emanaldia Mamarigako Itsasoko Ama parrokian.
20:30 Antzerkia Serantes Kultur Aretoan: “Fuera de juego” antzezlana. 20:45 UNION MUSICAL VIZCAINA Musika Bandaren kontzertua San Jorge elizan.
23:00 Berbena arrantza-portuan LISKER taldearen eskutik.
APIRILAK 23, IGANDEA
11:00 Eskulan tailerra: “Letra bete itsasoa” Santurtzi Itsasoa Museoan.
11:00 Bisita Agurtza arrantza-ontzian. Hurrengo bisitak 12:30ean eta 17:30ean izango dira.
11:00 UDAL LUDOTEKEN JAIA. Eskulan-tailerra, kirol-jolasak eta sukaldaritza-tailerra: galletak apaintzen Mamarigako Párroco Elías enparantzan.
12:00 Meza nagusia San Jorge elizan.
12:00 Dantza-taldeen kalejira. Gernika parkean hasi eta Parke Nagusian amaituko da.
12:30 Umeen alardea Parke Nagusian. Euria bada, Gernika parkean egingo da. 12:30 Erraldoien Kalejira Santurtziko Mendi Alde konpartsaren eskutik. Udaletxetik abiatuko da.
13:00 Suziri-burrunba, San Jorge gure herriko patroiaren omenez.
13:00 Itsas-Alde Txistulari Taldearen Kalejira. San Jorge elizatik abiatuko da.
18:00 Haur berbena BAK DISKOFESTArekin arrantza portuan.
18:30 Santurtziko Gaztela eta Leoneko etxeko dultzaineroen kalejira 19:00 Erromeria ZANGO taldearen eskutik Gernika parkean
19:30 ZARZUELAREN ANTOLOGIA kontzertua San Jorge Elizan.
APIRILAK 28, OSTIRALA
17:00 UDAL LUDOTEKEN JAIA. Eskulan-tailerra, makillaje-tailerra eta Just Dance-tailerra Kabiezeseko enparantzan.
17:30 Bisita Agurtza arrantza-ontzian
19:30 Kale animazioa LEKITTOKO DEABRUAKen eskutik.
Oharra: Piroteknia ikuskizuna. Adi antolatzaileen aginduei. Ikuskizuna adin guztietarako da. Ikuskizunean piroteknia erabiliko da. Beraz, parte hartu nahi duenak arropa zaharra edo bakeroa, txanoa bururako eta zapia eraman beharko ditu.
22:30 “ORTZADAR” taldearen 25. urteurreneko kontzertua arrantza portuan LA SRA. TOMASA eta ESNE BELTZA taldeen eskutik. Antolatzailea: Ortzadar Elkartasun Taldea.
APIRILAK 29, LARUNBATA
09:00 Aire zabaleko XI. pintura lehiaketa.
11:00 UDAL LUDOTEKEN JAIA. Eskulan-tailerra, jolas puzgarriak (ertainak) eta ludoteka Kabiezeseko enparantzan.
11:00 Bisita Agurtza arrantza-ontzian. Hurrengo bisitak 12:30ean eta 17:30ean izango dira. 12:00 “Arrain enkantea”: Bisita antzeztua Santurtzi Itsasoa Museoan.
13:00 Sardinaren erronka Parke Nagusian: EL CONQUISTADOR DEL FIN DEL MUNDO vs. SANTURTZI. Euria bada, Gernika Parkean egingo da. Antolatzailea: Santurtzi Gastronomika.
13:00 ZUNBA Beto eta Letyren eskutik arrantza portuan.
17:00 UDAL LUDOTEKEN JAIA. Eskulan-tailerra, jolas puzgarriak (ertainak) eta ludoteka Kabiezeseko enparantzan.
20:00 Kale animazioa ALDATS elektrotxarangaren eskutik. Antolatzailea: Arkotxa Gazte Konpartsa. 20:45 IV. gala liriko-korala San Jorge elizan. Antolatzailea: Santurtziko Ahots Zuriak Koral Elkartea. 22:00 Herriko taldeen kontzertua arrantza portuan: NAFI REVERB, SEROTONINA eta ETXANDO PESTES
APIRILAK 30, IGANDEA
11:00 Bisita Agurtza arrantza-ontzian. Hurrengo bisitak 12:30ean eta 17:30ean izango dira.
11:00 UDAL LUDOTEKEN JAIA. Eskulan-tailerra, abilezia-zirkuitua eta sukaldaritza-tailerra: fruta jostagarriak Kabiezeseko enparantzan.
12.00 Santurtzi sarien VIII. edizioa Casa Torre jauregian. Antolatzailea: Santurtzi Gastronomika
12:30 KANTULAGUN Parke Nagusian 14:30ak arte.
Antolatzailea: Berbalagun. Animatzen zaituztegu denok, herritar zein bisitari, Bizkaiko jaietako egutegiari hasiera ematen dioten jai tradizional hauetan parte hartzera. Eta ahobizarra kentzeko, hilaren 17an, Pazko astelehenean, Kornites Erromeria izango dugu. Egun horretan Bizkaia osoko jendea Serantes mendira etorriko da egun zoragarria ematera.