Santurtziarrek hasiera emango diote Bizkaiko jaietako egutegiari San Jorge herriko zaindariaren omenez egiten diren jaien bidez. Jaiok bi asteburutan ospatuko dira, apirilaren 19,20,26,27 eta 28an hain zuzen, baina hilaren 23an, San Jorge eguna, ekitaldi bereziak egingo dira.
Jai-gunea ohikoa izango da, hau da, Parke Nagusia, , Arrantza Portua, Gernika Parkea, erdi gunea eta parke berria.
Santurtziko jai nagusiak Karmengo jaiak (uztailean) diren arren, San Jorge jaietan ia 50 jarduera burutuko dira. Horien artean nabarmenenak hauexek:
– Herriko taldeen bi kontzertu, ostiraletan:
Apirilaren 20an HIRUKOA, DEX eta PARA GUSTOS & VENENO HELLZ Hip Hop banden emanaldia
Apirilaren 27an DESKUADRE, DIAS NEGROS eta THE NAME Rock and Roll bandena
– Apirilaren 20an Txakolin azoka egingo da, Bizkaiko Txakolina Kontseilu Erregulatzaileak antolatuta
-Apirilaren 28an umeen dantza-alardea Oinez gunean. Bertan Santurtzi eta Bilbo Handiko umeen dantza-taldeek hartuko dute parte, guztira 800 dantzari arituko dira.
-Santurtzi Sarien IV. Edizioa, Santurtzi Gastronomika Elkarteak antolatuta
– Aire Zabaleko VII. Pintura Lehiaketa.
Serantes Kultur Aretoak San Jorge jaiak antolatzen ditu herriko hainbat erakunderen laguntzaz, hala nola San Jorgeko Txosna Batzordea, el Abra Ostalaritza, Gabriel Aresti kaleko ostalariak, Santurtzi Gastronomika, Merkatari Batuak, Atletismo Kluba, “Itsasoko Ama” arraun-taldea, Euskal Dantza Taldeak, Santurtziko Txistulari eta Musika Bandak eta Turismo, Merkataritza eta Kirol Udal Arloak.
Jai egitaraua hurrengo hau da:
SAN JORGE 2013 JAIETAKO EGITARAUA
SAN JORGE 2013ko EGITARAUA JAITSI
OSTIRALA, APIRILAK 19
17:00 Umeentzako jolas-parkea Parke Nagusian.
17:30 Bisita gidatua Agurtza arrantza teknikaren interpretazio-zentrora.
18:00 Kale animazioa KU-KLUX txarangarekin.
20:30 “Fisterra” antzezlana Serantes Kultur Aretoan. Sarrera 18€
22:30 Santurziko HIRUKOA, PARA GUSTOS & VENENO HELLZ eta DEX taldeen kontzertua Arrantza Portuan.
LARUNBATA, APIRILAK 20
11:00 San Jorge Krosa geltokiko parkean. Santurtziko Atletismo Eskolak antolatuta.
11:00 Bisita gidatua Agurtza arrantza teknikaren interpretazio zentrora. Hurrengo erakustaldiak 12:30ean eta 17:30ean.
12:00 Bizkaiko Txakolina Jaialdia Gernika parkean 15:00ak arte. Txakolin Kontseilu Erregulatzaileak antolatuta.
12:00 Erraldoien kalejira Santurtziko Mendi Alde Konpartsaren eskutik. Udaletxetik irtengo da.
12:00 Bisita gastronomiko gidatuak “PINTXO-IBILBIDEA SANTURTZIN”. Prezioa 8€. Argibide gehiago Turismo Bulegoan.
13:00 Herri kirolen erakusketa Iñaki Perurena eta aizkolari batekin Arrantza Portuan.
16:00 Urpeko herri kirolak Aketxe Klubak antolatuta. Argibide gehiago Udal Polikiroldegian.
18:30 Umeentzako diskoteka URTZA animatzailearekin Parke Nagusian.
19:00 Kale animazioa KESSENGUE perkusio talde brasildarrarekin.
19:00 Bizkaiko Txakolinak Gernika Parkean jarraituko du 22:00ak arte.
20:30 “Piano Duo Grieg” kontzertu berezia Mendmaa Dorzhin eta Vadim Gladkovekin Serantes Kultur Aretoan, Itsasoko Ama Arraun Taldeak antolatuta traineru berri bat erosteko. Sarrera 18€
22:00 Berbena EGAN taldearekin Arrantza Portuan.
IGANDEA, APIRILAK 21
11:00 Bisita gidatua Agurtza arrantza teknikaren interpretazio zentrora. Hurrengo erakustaldia 12:30ean.
12:00 Santurtzi Sarien IV. Edizioa Casa Torre Jauregian, Santurtzi Gastronomikak antolatuta.
12:00 Ipuin kontalaria Santurtziko Itsasoa Museoan, Prezioa: 1€ ume bakoitzeko. Argibide gehiago Turismo Bulegoan
12:00 Buru handien kalejira Santurtziko Itsasalde Txistulari Taldeak lagunduta. Udaletxean hasiko da.
18:00 Dantzaldia Galea taldearekin Parke Nagusiko kioskoan.
20:30 Kontzertua “Union Musical Vizcaina” musika bandarekin Arrantza Portuan (eguraldi txarra eginez gero, San Jorge elizan egingo da)
ASTEARTEA, APIRILAK 23
12:00 Meza Nagusia San Jorge elizan.
13:00 Suziri-burrunba San Jorge gure patroiaren omenez.
13:00 Kalejira Santurtziko Itsasalde taldearen eskutik. Udaletxean hasiko da.
OSTIRALA, APIRILAK 26
17:00 Umeentzako jolas-parkea Parke Nagusian
17:30 Bisita gidatua Agurtza arrantza teknikaren interpretazio zentrora.
20:30 “Avanti” antzezlana Serantes Kultur Aretoan. Sarrera 15€
22:30 Kontzertua Arrantza Portuan Santurtziko DESKUADRE, DÍAS NEGROS eta THE NAME taldeen eskutik.
LARUNBATA, APIRILAK 27
09:00 Ibilalditxoa oinez “Zierbenera joan-etorria”. Argibideak Udal Polikiroldegian.
09:00 Aire Zabaleko VII. Pintura lehiaketa. Zigilatzea goizeko 11:00ak arte izango da Casa Torre Jauregian.
11:00 Bisita gidatua Agurtza arrantza teknikaren interpretazio zentrora. Hurrengo erakustaldiak 12:30ean eta 17:30ean.
12:00 Kalejira Santurtziko Txistulari Taldearen eskutik, Santurtziko udal Musika Eskolako ikasleekin elkarlanean.
12:00 Bisita gastronomiko gidatuak “PINTXO-IBILBIDEA SANTURTZIN”. Prezioa 8€. Argibide gehiago Turismo Bulegoan.
13:00 Harri-zulatzaileen erakusketa Arrantza Portuan.
18:00 Kale animazioa GURETZAT txarangarekin.
19:00 Umeentzako berbena (BIHOTZ-BIHOTZEZ) Begira taldearekin Parke Nagusian.
20:00 Udaberriko XXXIV. Kontzertua Mamarigako Itsasoko Ama elizan. Santurtziko Abots Zuriak eta Igorreko Luis Iruarrizaga abesbatzek hartuko dute parte. Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatuta.
IGANDEA, APIRILAK 28
11:00 Bisita gidatua Agurtza arrantza teknikaren interpretazio zentrora. Hurrengo erakustaldia 12:30ean.
11:30 Santurtziko Gaztela eta Leongo etxeko dantzak eta dultzaineroen kalejira.
12:00 Marinel tailerrak Santurtzi itsasoa Museoan. Prezioa 1€ ume bakoitzeko. Argibide gehiago Turismo Bulegoan.
12:30 Umeen dantza-alardea Parke Nagusian (Eguraldi txarra eginez gero Gernika Parkean izango da)
18:00 Dantzaldia Swing taldearekin parke nagusiko kioskoan.
19:00 Umeentzako STANDA BANDA berbena Depatitasenlakalle taldearen eskutik arrantza portuan.