Martxoaren 4an, larunbata, sei eta erdietan, Santurtziko Itsas Inauterietako jaitsiera handia izan da Sardinera parketik Gernika parkera, Habana Ontzia kaletik pasatuta.
Hogeita hamahiru talde izan dira, bost itsas-modalitatean eta hogeita zortzi inauteri modalitatean. Horien barruan haur eta gazte mailak ere badira. Aurten bakarka eta bikoteka jaitsi direnak eta aurkeztutako tramankuluak nabarmentzekoak izan dira.
Hogeita bi taldek jaso zuten 60 euroko ordainsaria, 15 kide edo gehiago izateagatik.
Hona hemen sariak:
ITSAS SARIAK, UMEAK
3. saria + Boikoteadoras “Piratas” saria
INAUTERI SARIAK, UMEAK
1go Saria Atrapanos… Como puedas “santurtziko Dragoiak”
2. saria Txakurtxirulak “Clash Royale”
3. saria Txoriburuak “Los Visitantes”
4. saria Urbegi Bizia Eskaut Taldea “Yo fui a EGB”
5. saria Bihotz Gaztea Ikastola “Star Wars”
BAKARKA
Nire Etxe – Animalia
TRAMANKULU ONENA
Maitagarriak “Kimono Ki Vamos – Made In Japan”
INAUTERI SARIAK, HELDUAK
1go saria Maitagarriak “Kimono Kivamos – Made In Japan”
2. saria Chicas y Chicos del Dedal “Ama Lurraren Lorategia”
3. saria Transformers
4. saria E.P.A. Santurtzi “Bolsos Punto Com”
5. saria Trolls
6. saria Kids&Us “Speak In colours”
7. saria Perrea Taldea “La Cruz de Malta”
ITSAS SARIAK, HELDUAK
1go saria Itsas Munstroa
2. saria Las Mary´s “Sardinitas de Santurtzi”
3. saria Bihurriak “Ziklogenesis Tropikala”
4. saria Santurtziko Galiziako etxea “Escuela de Buceo”
Sari banaketa bukatutakoan, musikak dantzan jarri du bildutako jende guztia, inauterietako diskoteka handiaz gozatuz.