Irailaren 24an, osteguna, Serantes Kultur Aretoak ZINE KLUB denboraldi berriaren emanaldiei emango die hasiera “Negociador” filmaren bidez eta Karramarro klubak antolatu duen zine-foruma burutuko dugu Ramón Barea antzezlearekin, Santurzine film laburren Jaialdiaren barruan.
Serantes Kultur Aretoaren XVII. edizio honetan 16 film ikusiko ditugu, horietako 10 europarrak, 1 txinatarra eta beste 4 amerikarrak. Aurreko edizioetan bezala, aurkeztuko diren film guztiek sariren bat jaso dute munduko zine-jaialdi garrantzitsuenetan.
Ikasturte honetako zine klub saioa irailaren 24an hasi eta maiatzaren 12an amaituko da, eta aurreko edizioetan bezala, bi ostegunetan behin film bat proiektatuko da bi saiotan, 18:00etan lehenengoa eta 20:30ean bigarrena, sarrerak hiruna eurotan jarriko dira salgai eta 600 jarleku dituen Serantes Kultur Aretoko areto nagusian ikusi ahal izango dira.
Urteek aurrera egin ahala, Zine klub formatua aldatuz joan da. Hasieran egile edo genero jakin baten inguruan antolatutako zinema zikloak ematen ziren urtean bizpahiru astez, batzuk jatorrizko bertsioan eta guzti. 2004.urtean, berriz, Serantes Kultur Aretoaren bazkide txartela abian jartzearekin batera, zine kluba bi seihilekotan egiten hasi zen, eta orduantxe erabaki zen munduko zine-jaialdirik garrantzitsuenetan saritutako filmak ematea. Beste zenbaitetan, ordea, zine-zirkuitu komertzialetan hain ezagunak ez diren filmak, baina oso interesgarriak direnak izango ditugu.
2015-16 denboraldian hurrengo FILM hauek emango dira:
FILMA
|
DATA
|
EL NEGOCIADOR
|
2015eko irailaren 24an
|
MAGICAL GIRL
|
2015eko urriaren 8an
|
BLACK COAL
|
2015eko urriaren 22an
|
AMANECE EN EDIMBURGO
|
2015eko azaroaren 5ean
|
TIMBUKTU
|
2015eko azaroaren 19an
|
LOREAK
|
2015eko abenduaren 3an
|
ORÍGENES
|
2015eko abenduaren 17an
|
LA FIESTA DE DESPEDIDA
|
2016ko urtarrilaren 14an
|
TRASH; LADRONES DE ESPERANZA
|
2016ko urtarrilaren 28an
|
BOYHOOD
|
2016ko otsailaren 11n
|
71´
|
2016ko otsailaren 25ean
|
IDA
|
2016ko martxoaren 10ean
|
WHIPLASH
|
2016ko martxoaren 31n
|
PRIDE
|
2016ko apirilaren 14an
|
NEBRASKA
|
2016ko apirilaren 28an
|
YO, EL Y RAQUEL
|
2016ko maiatzaren 12an
|