Zineak Santurtzi girotuko du lau astez. Izan ere, zinea modu askotan bizi ahal izango dugu: proiekzioak, gastronomia, kontzertuak, hezkuntza-dinamikak ikastetxe eta institutuetan eta erakusketa bat izango ditugu, non attrezzoa eta genero fantastikoaren karakterizazioaren artea egongo diren erakusgai.
Aurten izena eman zuten 388etatik aukeratutako 41 lan egongo dira ikusgai. Tokiko atalean iaz baino lan gehiago aurkeztu dira, eta edizio honetan Bilbo, Portugalete, Basauri, Barakaldo, Muskiz eta Donostiatik Santurtzira errodatzera etorri diren egileen 17 lan ikusiko ditugu.
Esperientzia berritzaileak izango ditugu. Esate baterako, irailaren 28an (osteguna) Maisu jatetxean “pintxo pote itsuan” izango dugu, zentzuen bidez egindako dastaketa. Aldi berean, zenbait ostalaritza-lokalek parte hartuko dute “pintxo zine” atalean zinearen gaia buru prestatuko dituzten pintxo eta menuekin, Santurtzi Gastronomika elkartearekin lankidetzan.
Emanaldiak taberna, areto eta Oriol Jauregia bezalako guneetan egingo dira, eta obretan film labur zein luzeak eta dokumentalak eskainiko dira, azken hauek aurreneko aldiz azalduko direlarik “Ibiltariak” atalean, Amnistia Internacional erakundearekin lankidetzan prestatutako atalean.
Irailaren 23an zine jaialdiak Txinbito ontzia hartuko du Abran zehar ibilbidea egiteko. Ontzian hainbat filmetako musika entzun eta zozketetan hartuko dugu parte, jaialdia beste ikuspuntu batetik gozatuz.
Santurzinek Udalarekin batera egingo du lan Sardinera Egunaren antolakuntzan, irailaren 29ko asteburuan, laster jakinaraziko den moduan.
Urriaren 7an Itxiera gala egingo da, eta bertan Santurtziko Musika Bandak joko du. Egun horretan Anabel Alonso aktore santurtziarrari Serantes saria emango zaio.
Santurtziko zine-jaialdiak bosgarren urtea betetzen duen honetan zinearekin lotutako esperientzia ugari eskaini eta herria istorio eta jarduerez josiko du. Aurten gastronomiak toki berezia izango du, zenbait jatetxe eta tabernak parte hartuko dute eta (Itxasgorri, Maisu, Oriol Jauregia, Mundin, Niagara edo Artysan). Bertan zinema gaiarekin lotutako menu eta pintxo bereziak prestatuko dira eta.
Aurreko hau zein “pintxo pote itsuan” esperientzia gastronomikoa jaialdiaren giroa gozatzeko modu berriak izango dira. Azken honetan berrogei bat lagunek ardoa edan eta pintxoak jango dituzte baina zer hartzen ari diren ikusi gabe. Jarduera berezi hau Mamarigako Maisu jatetxean egingo da. Txinbito ontzian egingo den txangoa ere, irailaren 23an, erakargarria izango da.
Dena dela, zinea da Santurzineren apusturik sendoena. Sorpresa handiak gordetzen dituzten film txikiak eskainiko dira, hala nola, “Marisa en los bosques”. Euskal Pantailak atalaren proiekzio hau hilaren 17an eskainiko da Oriol Jauregian eta bertan izango dugu Carmen Mayordomo aktorea, filmaren pertsonaia harrigarrienetako baten rola egiten baitu, Esmeralda transexualarena hain zuzen.
Hilaren 21ean jaialdiaren atal berria izango dugu, Ibiltariak, Amnistia Internacional erakundearen babespean egina. “Ekaj” ikusiko dugu, New Yorken Cati Gonzalezen zuzendaritzapean diru gutxirekin egindako filma. Zuzendari estatubatuarra Santurtzin izango dugu ikuslegoarekin harribitxi xume honetaz aritzeko. Bertan etxerik gabeko mutil baten eta IHESA duen gaixo baten arteko adiskidetasun-harremana ezagutuko dugu New Yorkeko toki ezezagunenetako batean. Egun horretan zuzendariarekin batera, Santurtziko LGTB elkarteko kideak ere egongo dira.
Santurzineren muina ostiralero tabernetan egingo diren emanaldietan dago, non bertoko zein Estatu osoko lanak egongo diren ikusgai. Publikoak gogokoen dituenen aldeko bozka eman ahal izango du Publikoaren sariaren irabazlea aukeratzeko. Izan ere, sari hau Santurzineren Arrain-hezur saria lortzeko lehiatuko diren beste dozena bat kategoriatako sariekin batera banatuko da. Guztira 3.200€ banatuko dira saritan.
Edizio honetan 16 lagunez osatutako talde bat ibiliko da antolakuntza-lanean. Horrela bada, Santurzine Alex Zubiriak, Nerea Aldekoak, Amaia Etxanizek, Marina Sesumagak, F. Javier Trapero Alonsok, Andy Villacortak, Estitxu Hierrezuelok, Pedro Azkarretazabalek, Mikel Aspanok, Silvia Bilbaok, Aitor R. Buruagak, Ainhoa Urgoitiak, Aitana Regalónek, Erika Arribasek eta Julen Gonzalezek osatzen dute, guztiak Iñigo Coboren zuzendaritzapean.