Urriaren 15ean Santurzine Film Laburren IV. Zine Jaialdiari eman zitzaion bukaera Serantes Kultur Aretoan, Maribel Salasek eta Diego Pérezek aurkeztutako Bukaera Galaren bidez.
“Unión Musical” Musika Bandak filmen soinu-bandak eskaini zituen eta zeremonian musika emanaldi eta sorpresa ugari izan ziren. Sarituen zerrendan emakumezkoen presentzia handia izan zen, jaialdian zehar bezala; izan ere, lan erdiek emakumezkoen sinadura zuten. Marta Díaz de Lopek Estatuko Film Labur Onenaren saria jaso zuen “Los pestiños de mamá” filmarekin, ESCAC-ek egina, eta Elena Sáenzek sari bera jaso zuen “Dam to Dam” lanaren bidez, bai eta Gidoi Onenaren saria ere.
Jaialdiak Jimmy Shaw Estatu Batuarraren bisita izan zuen, zeinek “Classmate” film laburraren bidez Estatuko Gizonezko Antzezle Onenaren saria jaso zuen eta horrelako kultura jarduerak izatea eskertu zuen, film laburrak mundu osoan ikusgai jartzeagatik. Epaimahaikideak ziren Jessica Alonso antzezlea eta Fran Ramos argazki zuzendaria, bestetik, sariak banatzera etorri ziren.
Ohorezko saria den 2016ko Serantes Saria “Loreak” edo “80 egunean” filmak ekoitzi zituen Moriarti Produkzioak ekoiztetxearentzat izan zen, Itziar Ituñoren eskutik. Joxe Mari Goenaga, Jon Garaño, Xabier Berzosa eta Aitor Arregi joan ziren jasotzera eta Santurzinek burutzen duen tokiko zinearen sustapenaz gozatzeaz gain, beren filmek duten sormen-independentzia eta -askatasuna azpimarratu zuten, ahaztuta dauden hirugarren adinekoek duten garrantzia gailenduz.
SARITUEN ZERRENDA
- • Estatuko Film Labur Onena: Marta Díaz de Loperen “Los pestiños de mamá”
- • Estatuko Emakumezko Antzezle Onena: Laia Costa, “No me quites”
- • Estatuko Gizonezko Antzezle Onena: Jimmy Shaw, “Classmate”
- • 2016ko Serantes Saria: Moriarti Produkzioak
- • Herriko Film Labur Onena – 1. saria: Elena Sáenzen “Dam to Dam”
- • Herriko Film Labur Onena – 2. saria: Joseba Hernándezen “Un último capricho”
- • Herriko Film Labur Onena – 3. saria: Javier Tiradoren “Ya no te quiero”
- • Publikoaren Saria: Marina Sesumagaren “La fragancia del destino”
- • Gidoi Onena: Elena Sáenzen “Dam to Dam”
- • Herriko Emakumezko Antzezle Onena: Amaia Miguel, “Ya no te quiero”
- • Herriko Gizonezko Antzezle Onena: ex aequo Javi Cañón eta Julen Jiménezentzat, “Un último capricho”
IV EDIZIOAREN NABARMENENAK
- • 370 film labur baino gehiago aurkeztu dira, haietako 14 Santurtzikoak, hau da, orain arteko kopururik altuena.
- • Gure zinea sustatzeko ahalegin horretan,”Euskal Pantailak” euskal zinearen atalak lau film labur ospetsu jaso ditu, besteak beste estreinaldi bat, eta emanaldietara zuzendaritza taldeko batzuk joan dira.
- • Hamar saltoki baino gehiago apaindu dira ekitaldirako, erakusleihoak zineaz betez.
- • Santurzine XS ekimen berria oso arrakastatsua izan da, talde-lanari, autogestioari eta sormenari esker, zeinetan hiru heziketa zentrotako 113 neska-mutilek 13 film labur sortu duten, munduari buruz duten ikuspegi bitxia islatu duten. Ez ahal diote utziko sortzeari eta gure zinemaren etorkizuneko enbaxadore izango ahal dira!
- • Bai Estatuko Film Onena, bai Santurtzikoa bi emakumek zuzendutakoak dira eta horrek izugarri pozten gaitu.
- • Azkenik, Serantes Sarira, epaimahaira eta estatuko sarietara gonbidatutakoek Jaialdiagatik, harreragatik eta gure herriko giro bikainagatik zoriondu gaituzte.