Santurtzik, San Jorgeko jaietan, Santurtzi Gastronomika elkarteak bultzatua eta Serantes Kultur Aretoaren laguntzaz, 80ko hamarkadara arte oso errotuta zegoen ohitura berreskuratu nahi izan du. Sardinak erretzen ziren tabernetan burutzen zen eta bezero batzuek jaten zituzten sardinen hezurrak zenbatzen ziren, arbela batean zenbakiak jarriz guztiek ikus zitzaten. Honela txapelketa informala sortzen zen eta herriko bizitza girotzen zuen, berriro ere, itsasoarekin lotutako ohiturak erakutsiz.
Maiatzaren 3an, larunbata, eguerdiko ordu batean, Santurtziko parkean, “Sardinaren Erronka” izeneko jarduera burutuko da, zeinetan 30 lehiakide 10 minutuz sardina gehien jaten saiatuko diren eta Txapeldun bilakatzen saiatu.
Lehiakideak hiru modutara aukeratuko dira; batetik, koadrila kideen ordezkariak, bestetik, herriko zenbait pertsona ezagun eta, azkenik, aurreko egunetan Casa Torre Jauregiko informazio gunean, astelehenetik larunbatera (biak barne) 9etatik 14etara eta 18etatik 21:30era, izena eman dutenen artean erronka hasi aurretik egingo den zozketan irabazle atera direnak.
Jarduera hau okela gisatu ospetsua den “Sukalki” txapelketaren sari banaketa izan aurretik egingo da. Azken hau ere jaietan egin nahi izan dugu eta maiatzaren 3an, 10:30etik 11:30era, eman behar dute izena, Santurtziko parkean. Gisatua 13:30era arte egin ahal izango da, ordu horretan aurkeztuko baita. Epaimahaiak gisatuaren puntua, zaporea eta aurkezpena baloratuko ditu. Txapelketan parte hartzen duten pertsona guztiek eta nahi duten guztiek parkean bazkaldu ahal izango dute, beren janaria eramanda, eta lekua jasoa utzi behar dute 17:00etarako.
Sukalki txapelketaren sariak honakoak izango dira:
1go SARIA: 300 euro eta garaikurra,
2. SARIA: 250 euro eta garaikurra,
3. SARIA: 200 euro eta garaikurra