Bigarren urtez, Santurtziko Udalak, hainbat elkarte, erakunde eta kultura-talderen laguntzarekin, SARDINERA EGUNA ospatuko du urriaren 3an.Ospakizun honen bidez, Santurtzik herriko jendea omendu nahi du, bizitzan zehar arrantzari ekin diotelako, Santurtziko identitate-ezaugarri bilakatuz. Sardina-saltzaileek, argi dagoenez, leku berezia izan dute lan eremu honetan. Omenaldi honen bidez, batez ere, udalerriko emakume guztiek burutu duten lanaren balioa agerian jarri nahi dugu, tradizioa eta oraina jai-giroan lotuz. Egun honek, gainera, ekainetik hona gure herrian izan diren jaiei emango die bukaera.
Aurtengo SARDINERA EGUNA, funtsean, Arrantza Portuan burutuko da. Hasiera ofiziala goizeko hamabietan izango da, lora-eskaintza eginez Sardinera Monumentuan, izen bera duen parkean. Aintzane Urkijo Sagredo andreak, Santurtziko Alkateak, hasierako hitzaldia emango du eta berarekin batera, Begoña, Santurtziko aspaldiko sardinera, eta Monica Clemente González, 2015eko Koadrilakride onena, izango dira, tradizioa eta belaunaldi berrien arteko elkarketa adieraziz. Santurtziko Udalak eta antolakuntzako erakunde guztiek gonbidatzen dute sardinera edo arrantzale jantzirik parte hartzera jaian.
Hona hemen izango diren jarduerak:
10:00 Itsas txangoa KARMENGO AMABIRJINA ontzian. Beste txango bi egingo dira 12:00etan eta 13:15etan Kirol portuan. *erreserba egin behar da
11:00 Bizkaiko kostaldeko txalupa eta txanel erakusketa portuko arrapala nagusian, Itxas Egurra Haizea elkarteak antolatuta.
11:00 PORTU AUTONOMOA autobusez bisitatzea. Erreserba: ezagutuportua@bilbaoport.es Tel.: 607526544
11:00 AGURTZA arrantza-ontzian bisita teatralizatua TEATRO ENCRUCIJADAk antolatuta. Hurrengo bisitak 11:45, 12:30, 13:15, 18:00 eta 18:45etan izango dira *Hobe erreserba egitea
11:00-14:00 / 17:00-20:00 Txangoa raft – baltsan itsasadarretiik arrapala txikian, AKUAMAYA AVENTURAk antolaturik . Hobe erreserba egitea
11:0-15:00 / 17:30-22:00 Arrain, Itsaski eta itsas tresnen azoka. Ostiralean eta igandean ere zabalik.
11:00-14:00 Arrantzan ikasteko tailerra, Karmengo Ama Birjinaren ondoan.
12:00-14:00 Burukoa santurtziar erara janzteko tailerra, ZUGAITZA DANTZA TALDEAK antolatuta, Santurtzi Itsasoa museoan.
12:00-14:00 Photocall Santurtzi Itsasoa museoan, Santurtziko sardinerek erabiltzen zuten otzara bereziarekin. Festa oroitzeko argazkia izateko.
12:00-14:00 / 18:00-21:00 Itsas Parkea ( Puzgarriak…)
12:00, 12:45 eta 13:30 h. Erremate alegia Arrantzalen Kofradiako erremate aretoan dira *Hobe erreserba egitea
12:00, 12:45 eta 13:15 Santurtziko arrantza-ontzien bisita gidatua, arrantzale batek bideratua. *erreserba egin behar da
12:00 Sardinerei omenaldia eta lore eskaintza Sardineraren monumentuan, izen bereko pasealekuan.
12:15 Kalejira Sardineraren monumentutik Porturaino. Santurtziko musika banda eta erraldoiekin batera
12:30, 13:30 18:00 h. Itsasoko Ama Arraun taldeko instalazioen bisitaldiak, taldeak berak antolaturik.. *erreserba egin behar da
13:30 Dantza agerraldia Santurtziko dantza taldeekin, itsasaldeko euskal dantzak eskainiko dizkigute.
15:00 Herri-bazkaria, itsaski paella eta sagardoa (5 euro). Bazkarirako txartelak Turismo Bulegoan erosi behar dira, irailaren 23tik Aurrera, txartelak agortu arte. *erreserba egin behar da
16:00h Desfilea / Lehiaketa itsastar jantzirik barregarriena hautatzeko, Karmengo Jai Batzordea antolaturik.
18:00 Magia ikuskizuna TXIBORRO MAGOAren eskutik, Santurtzi Itsasoa Museoan
18:00 Erromeria DANGILISKE taldearekin
19:30 Herri-Sardinada
23:00-02:00. Euskal berbena, LAIOTZ TALDEArekin