Sardinera Eguna Santurtziko emakumeen omeneko ekitaldia da, gure herriko pertsonaiarik ezagunena den sardineraren bidez. Aurten Bentalekuaren mendeurrena da eta, hortaz, San Pedro Arrantzaleen Kofradia eta bere baitan biltzen diren arrantzaleak, sardinerak, sareginak eta arrantza alorreko gainerako beharginak ere omenduko ditugu.
12:00 etan Sardinera parkean lore eskantza egingo da Sardineraren irudiaren aurrean, Bertan izango dira Udaleko eta Arrantzaleen Kofradiako ordezkariak, sardinerak, saregile eta arrantzaleak. Odoren portura jeitsiko dira, erraldoi txiki, musika banda, txistulari, dultzaina jole, trikitilari eta abeslariekin batera.
Portuan, aisialdi eta kulturako ekintzez osatutako jaialdia burutuko da: itsas txangoak Karmengo Ama ontzian, euskal txalupa tradizionalen eta Itsasoko Ama arraun taldearen kirol ontzien erakusketa, Agurtza ontziari bisita antzeztuak, itsas txangoak raft baltsetan, arrantza tailerra, sardineren modura buruzapia janzteko tailerra, photocall, Santurtziko dantza taldeen agerraldia, herri bazkaria, itsaski, arain eta itsas tresnen azoka, erromeria eta sardinada.
17:30etan, Kofadiako sirenak arrantzaren etorrera iragarriko du eta ekarritako arrainen enkantea antzeztuko du Kofradian bertan.
09:30, 11:00, 12:30.- Itsas txangoak KARMENGO AMA ontzian. Kirol portuan.
*erreserba egin behar da
10:00-14:00.- Arrantzan ikasteko tailerra, Karmengo Amaren kaian..
11:00 Bizkaiko kostaldeko txalupa eta txanel erakusketa portuko arrapalan Itxas Egurra Haizea elkarteak antolatuta.
11:00.- Itsasoko Ama arraun taldearen kirol-ontzien erakusketa arrapalan.
11:00, 11:45, 12:30, 13:15.- AGURTZA arrantza-ontzian bisita teatralizatuak TEATRO ENCRUCIJADAk antolatuta.
*Hobe erreserba egitea
11:00-14:00 / 17:00-20:00 Txangoa raft – baltsan itsasadarretik arrapala txikian, AKUAMAYA AVENTURAk antolaturik.
*Hobe erreserba egitea
11:00-15:00 / 17:30-22:00.- Arrain, Itsaski eta itsas tresnen azoka. Ostiralean eta igandean ere zabalik.
12:30-14:00.- Burukoa santurtziar erara janzteko tailerra, ZUGAITZA DANTZA TALDEAK antolatuta, Santurtzi Itsasoa museoan. *Zapia eraman behar da
12:30-14:00.- Photocall Santurtzi Itsasoa museoan, Santurtziko sardinerek erabiltzen zuten otzara bereziarekin. Festa oroitzeko argazkia izateko.
12:00-14:00 / 18:00-21:00.- Itsas Parkea (Puzgarriak)
12:00.- Sardinera parkean, monumentuaren aldamenean omenaldia sardinera, arrantzale eta San Pedro Kofradiari.
12:15.- Kalejira Sardineraren monumentutik porturaino: Santurtziko Musica Banda, Erraldoiak, Santurtziko Txistulari Banda, Koralak, trikitrilariak, Castilla y Leon etxeko dultzaineroak eta Lutxanako Dultzaineroak.
13:30.- Dantza agerraldia Santurtziko dantza taldeekin, itsasaldeko euskal dantzak eskainiko dizkigute.
15:00.- Herri-bazkaria, itsaski paella, sagardoa, postre, kafea eta oparia (8 €). Herri kantak ere egongo dira, Santurtzi Kantariren eskutik.
Bazkarirako txartelak Turismo Bulegoan erosi behar dira, irailaren 26tik aurrera, txartelak agortu arte.
*erreserba egin behar da
17:00 – 20:00.- WATERLINE eta BIG PADDLE, GAZTEBOXek antolatua
17:30.- “Gure Imanol” ontziak ekarritako arraina deskargatu eta Kofradian enkante saioa egingo da.
18:00.- Erromeria Saltoka taldearekin
19:30.- Sardinada eta jai amaiera.
Tradizioa eta gaurkotasuna loturik, festa giroan ospatuko dugu udako azken jaia gure herrian. Gonbidatuta zaude!