Santurtziko Udalak, herriko kultura elkarte, erakunde eta taldeekin batera, IV. SARDINERA EGUNA ospatuko du irailaren 30ean.
Omenaldi honen bidez, batez ere, udalerriko emakume guztiek burutu duten lanaren balioa agerian jarri nahi dugu, tradizioa eta oraina jai-giroan lotuz. Egun honek, gainera, ekainetik hona gure herrian izan diren jaiei emango die bukaera.
Ospakizun honen bidez, aurten, Itxasoko Ama Arraun Taldea omendu nahi dugu 50. urteurrena dela-eta. Taldeak, berriz ere lehen mailara igotzea lortu berri duenak, laster emakumezkoen trainerua izateko asmoa du.
Aurtengo SARDINERA EGUNA, funtsean, Arrantza Portuan burutuko da. Hasiera ofiziala goizeko hamabietan izango da, lora-eskaintza eginez Sardinera Monumentuan. Aintzane Urkijo Sagredo andreak, Santurtziko Alkateak, hasierako hitzaldia emango du eta berarekin batera, Itxasoko Ama Arraun Taldeko presidentea eta emakumezko arraunlari bat izango dira, tradizioa eta belaunaldi berrien arteko elkarketa adieraziz.
Hona hemen egun horretan izango diren jarduerak:
09:30, 10:45, 12:00.- Itsas txangoak KARMENGO AMA ontzian. Kirol portuan.
*erreserba egin behar da. 11:00.- Itsasoko Ama arraun taldearen kirol-ontzien erakusketa arrapalan.
11:00, 11:45, 12:30, 13:15.- AGURTZA arrantza-ontzian bisita teatralizatuak TEATRO ENCRUCIJADAk antolatuta.
*Hobe erreserba egitea
11:00-14:00 / 17:00-20:00 Txangoa raft – baltsan itsasadarretik arrapala txikian, AKUAMAYA AVENTURAk antolaturik . Hobe erreserba egitea
11:00-15:00 / 17:30-22:00.- Arrain, Itsaski eta itsas tresnen azoka. Ostiralean eta igandean ere zabalik. Ostiralen eta igandean,azoka bitartean, Santurtziren itsas bizimoduari buruzko irudiak, musikaz lagundurik, proiektatu egingo dira, SAREGABE (Santurzine) taldeak antolatuta.
11:30-13:30.- Arrantzan ikasteko tailerra, Arrantza portuko kaian.
12:00-14:00 / 18:00-21:00.- Itsas Parkea (Puzgarriak)
12:00.- Sardinera parkean, monumentuaren aldamenean omenaldia sardinera, arrantzale eta Itxasoko Ama arraun taldeari.
12:15.- Kalejira Sardineraren monumentutik porturaino: Santurtziko musika banda eta txistularien banda, Erraldoiak, Lutxanako Dultzaineroak eta Castilla-Leongo etxeko dulzaineroak.
12:30-14:00.- Itsastarren janzkera tailerra, SANTURTZI ITSASOA museoan, ZUGAITZA DANTZA TALDEAK antolatuta (arropa egokia eraman behar da).
12:30-14:00.- Photocall Santurtzi Itsasoa museoan, Santurtziko sardinerek erabiltzen zuten otzara bereziarekin. SAREGABE (Santurzine) taldeak antolatuta.
12:45.- Agurra eta festarako deia, 2017ko kuadrillerarik onenaren eskutik, Portuan. 13:00.- Erromeria eta dantzak, Santurtziko euskal dantza taldeen laguntzarekin, portuan. 13:30.- GURE IMANOL ontziak ekarritako sardinak deskargatu eta Kofradian enkantean saltzea.
15:00.- Herri-bazkaria, itsaski paella, sagardoa, postre eta kafea (8 €). Herri kantak SANTURTZI KANTARI taldearekin eta musika animazioa Castilla-Leongo etxeko dultzaineroekin. Bazkarirako txartelak Turismo Bulegoan erosi behar dira, irailaren 20tik Aurrera, txartelak agortu arte. (Eguraldi txarra iznez gero, Gernika parkean izango litzateke) *erreserba egin behar da
17:00-20:00 UR MULTIABENTURA. 12-17 urte bitartekoentzat. Santurtziko Portuan.Izena emateko epea: Irailaren 26ra arte.Irailaren 26ra arte – Gaztebox).
19:00.- SANTURTZIKO AURRESKUA, portuan, MENDI ALDE DANTZA TALDEAK antolatuta.
19:30.- Erromeria, DANGILISKE taldearekin, portuan.
19:30.- Sardinada, portuan.
Santurtziko Udalak eta antolakuntzako erakunde guztiek gonbidatzen dute sardinera edo arrantzale jantzirik parte hartzera jaian.