Santurtziko Udalak, herriko kultura elkarte, erakunde eta taldeekin batera V. SARDINERA EGUNA ospatuko du irailaren 29an. Omenaldi hau, batez ere, Santurtziko emakumeen omeneko ekitaldia da, gure herriko pertsonaiarik ezagunena den sardineraren bidez. Aurten, saregileak omenduko ditugu: sareak atondu eta konpontzen dituzten emakumeak. Askotan, umetan hasten ziren sare-josketan, portuko txalupetako bolintxiak konponduz. Arrantza alorrerako ezinbesteko lana den arren, saregile lanbideak ez du inolako errekonozimendurik izan orain dela gutxi arte.
SARDINERA EGUNA funtsean, Arrantza Portuan burutuko da. Hasiera ofiziala goizeko hamabietan izango da, lora-eskaintza eginez Sardinera Monumentuan. Aintzane Urkijo Sagredo andreak, Santurtziko alkateak, hasierako hitzaldia emango du.
Hona hemen egun horretan izango diren jarduerak:
09:30, 10:45, 12:00.- Itsas txangoak KARMENGO AMA ontzian. Kirol portutik.
*erreserba egin behar da.
11:00.- Itsasoko Ama arraun taldearen kirol-ontzien erakusketa.
11:00. ITXAS EGURRA HAIZEAN elkarteak berriztutako txalupa eta txanel erakusketa.
11:00.- Photocall Santurtzi Itsasoa museoan, Santurtziko sardineren * Nork bere kasa
11:30-13:30.- Arrantzan ikasteko tailerra, portuko kaian.
11:00, 11:45, 12:30, 13:15.- AGURTZA arrantza-ontzian bisita gidatuak. *Hobe erreserba egitea
11:00-14:00 / 17:00-20:00 Txangoak raft – baltsan, AKUAMAYA AVENTURArekin. *Hobe erreserba egitea
12:00-14:00 / 17:30-20:30.-Itsas Parkea.
12:00-14:00.- Umeentzako eskulanak eta jolasak URBEGI BIZIA ESKAUT TALDEAREKIN.
12:00.- Sardinera parkean, omenaldia emakume saregileei.
12:15.- Kalejira Sardinera parketik porturaino: Erraldoiak, Santurtziko musika banda eta txistulariak, Lutxanako Dultzaineroak eta Castilla-Leon etxeko dulzaineroak.
12:45.- Itsas emakumeen omenean Jon Mao artista santurtziarrak eginiko horma-irudiaren inaugurazioa.
12:30-14:00.- Sareak atontzeko tailerra, ZUGAITZA dantza taldearen laguntzarekin.
15:00.- Herri-bazkaria GERNIKA PARKEAN: itsaski paella, sagardoa, postre eta kafea (8 €). Herri kantak SANTURTZI KANTARI taldearekin eta musika animazioa Castilla-Leongo etxeko dultzaineroekin. Bazkarirako txartelak Turismo Bulegoan erosi behar dira, irailaren 20tik Aurrera, txartelak agortu arte.
*erreserba egin behar da.
17:00-20:00 h.- Wig Paddle eta Big Sup portuan, GAZTEBOXek antolatua.
*Argibideak eta izen ematea Gazteboxen, irailaren 27 arte.
19:15.- HIRU ANAIAK ontziak sardinak ekarriko ditu.
19:15.- Arrainaren enkantea Kofradian.
19:30.- SANTURTZIKO AURRESKUA, MENDI ALDE DANTZA TALDEAK antolatua eta garai guztietako kuadrillakide onenen parte hartzea izango da.
20:00.- Sardinada
20:00.- Erromeria, DANGILISKE taldearekin
20:30.- Benito Lertxundiren kontzertua Serantes Kultur Aretoan.
Programa deskargatu PDF-an