Sardinera Eguna Santurtziko emakumeari, hain zuzen ezagunena den sardina-saltzailearen figurari, egiten zaion omenaldia da. Oraingo honetan, gainera, Juana Mozas Cardenal “Juani” andreak jasoko du gure aitortza, Sotera ospetsuaren ezkoniloba bera. Emakume hori itsasoari lotuta egon da beti, Santurtziko portuan arraina saltzen nahiz merkataritza portuan zamaketa lanetan.
Aurtengo Sardinera Eguna, batez ere, irailaren 28an ospatuko dugu; baina, asteburu osoan itsas-azoka izango da. Santurtziko Udalak antolatzen du jaia, Santurtziko zenbait pertsona, talde eta erakundeen laguntzarekin, hala nola, “Karmengo Ama Birjina” ontziko marinelak, sardina-erretzaileen taldea, Itsasoko Ama arraun taldea, Zugaitza eta Mendi Alde dantza taldeak, Urbegi Bizia Eskaut Taldea, herriko txistulari eta musika bandak, Santurtziko Gaztela eta Leoneko dultzaineroak, Encrucijada eta Erre Ke Erre antzerki taldeak, Santurtzi Kantari eta Kakul Herri Kirol Elkartea. Herritik kanpoko erakundeak ere aipatzekoak dira, besteak beste Itxas Egurra Haizean.
Aurtengo berrikuntza, gure sardina ospetsuekin lotutako “Sardina Freskue” dantza-antzezlana da, Organik taldeak antolatutakoa, zeinean santurtziarrak ere baitaude.
SARDINERA EGUNA, batez ere, arrantza portuaren inguruan ospatuko da, nahiz eta inaugurazio-ekitaldia Sardineraren monumentuan egingo den eguerdiko hamabietan. Han, lora-eskaintza egingo da eta Aintzane Urkijo Sagredo alkateak hitz batzuk esango ditu. Herri-bazkaria, berriz, Gernika parkean izango da eta tiketak gaur, hilak 19, jarriko dira salgai Turismo bulegoan.
Santurtziarrak eta kanpokoak daude gonbidatuta hurrengo jarduera hauek gozatzera:
ITSAS AZOKA
Santurtziko Porutan
- Ostirala, 27 18:00 – 24:00
- Larunbata, 28 12:00 – 24:00
- Igandea, 29 12:00 – 22:00
- 09:30, 10:45, 12:00 Itsasaldiak KARMENGO AMA ontzian, portuko pantalanetatik aterata.
* Ezinbestekoa da erreserba egitea.
- 11:00 Itsasoko Ama Arraun Taldearen kirol-ontzien erakusketa arrapalan.
- 11:00 ITXAS EGURRA HAIZEAN elkarteak zaharberritutako ontzi tradizionalen erakusketa.
- 11:00-19:00 Egizu argazkia gogoratzeko, Santurtzi Itsasoa museoan, Santurtziko sardina-saltzaileek zuten otarra duzula.
* Nork bere kabuz.
- 11:30, 12:15, 13:00 Bisita antzeztuak AGURTZA atunontzian, Encrucijada Antzerki taldearen eskutik.
* Gomendagarria da erreserba egitea.
- 11:00-14:00 / 17:00-20:30 Itsasaldiak raft ontzian arrapalatik aterata, AKUAMAYA AVENTURAREN eskutik.
* Gomendagarria da erreserba egitea.
- 12:00-14:00 / 17:30-20:30 Itsas Parkea.
- 12:00-14:00 Umeentzako esku-lanak eta jolasak, URBEGI BIZIA ESKAUT TALDEAK antolatuta. Portuko kaian.
- 12:00 Sardineraren monumentuan omenaldia.
- 12:15 Kalejira Sardinera parketik arrantza portura. Santurtziko erraldoiek, musika eta txistularien bandek eta Santurtziko Gaztela, Lutxanako Dultzaineroek eta Leoneko dultzaineroek hartuko dute parte.
- 13:15 Arrain enkantea Kofradian. ERRE KE ERRE Taldearekin.
- 13:30 SANTURTZIKO AURRESKUA, MENDI ALDE DANTZA TALDEAK antolatuta eta Euskadiko Txapelduna izan den Kabiezeseko harri-zulatzaile taldeak parte hartuko du, SANTURTZIKO KAKUL HERRI KIROL ELKARTEAk.
- 15:00 Herri bazkaria GERNIKA PARKEAN: itsaski paella, sagardoa, postrea, kafea eta oroigarria (prezioa: 8 €). Bazkalondoan herri abestiak kantatuko dizkigute SANTURTZI KANTARI taldekoek eta Santurtziko Gaztela eta Leoneko dultzaineroek. Txartelak Turismo Bulegoan egongo dira salgai irailaren 19tik agortu arte.
* Ezinbestekoa da erreserba egitea.
- 17:00-20:00 Water line eta Big Paddle portuan, GAZTEBOXEK antolatuta.
* Informazioa jasotzeko eta izena emateko Gazteboxen, irailaren 27ra arte.
- 19:00 “Sardina freskue!” Organik taldearen eskutik. Dantza-antzezpena umoretsua, freskoa eta urrintsua, eta publikoaren parte hartzea bilatuko da une jakin batzuetan, haiek ere, hala nahi badute, erabakimena izan dezaten antzezleek eskainiko dituzten proposamenen gainean.
- 19:30 Sardina-jana.
- 19:30 Erromeria, Sukar Taldearekin.