Serantes Kultur Aretoak eta Santurtziko Jai Batzordeak egitarau bikaina prestatu dute Santurtziko jai nagusiak ospatzeko, bertan 100 ekitaldi baino gehiago bildu dituzte eta. Aurten uztailaren 14an hasi eta 23an amaituko dira. Eta urtero bezala, herriko hainbat talde eta erakunde aritu dira elkarlanean jarduera-sorta zabala eskaintzeko, besteak beste: Santurtziko Txosna-gunea, euskal dantza-taldeak, kirol klubak: futbol-, saskibaloi-, atletismo-, igeriketa-, pilota-, areto futbol-, tenis-, padel-, ehiza eta arrantza- eta xake-klubak, irrati-kontrola, bela, San Jorge Parrokia, txistulari- eta musika-bandak, arte plastikoko udal-tailerrak, dantza-akademiak, bai eta kanpoko zenbait erakunde ere, hala nola, SOS Bilbao.
Jaietako hamar egun hauetan herriak originaltasuna eta tradizioaz gain, jai-gune aparta, kontzertu-kartel bikaina eta kuadrillen martxa etengabea eskainiko ditu, den-denak gurera datozenei harrera egiteko osagarri paregabeak, bisitariak bertokoak balira bezala senti daitezen.
Kale-antzerkiaz gain, jai hauetan uztailaren 21ean iluntzeko 20:30ean SERANTES KULTUR ARETOAK TOC-TOC komedia eskainiko du, zein Madrilen 8 urtez egindako 2.000 emanaldietan jasotako arrakastaren ondoren, Santurtzira etorrizko zaigun santurtziarrak barre-algaraka jartzeko.
Jaiak ostiralean hasiko dira, hilak 14, herritar jakin bati egiten zaion omenaldiarekin. Aurten berezi samarra izango da lau izango baitira omenaldia jasoko duten Santurtziko erakundeak: Batetik, Itsasoko Ama arraun-taldea eta Bihotz Gaztea elkartea, 50. urteurrena bete baitute aurten; eta bestetik, jaietako bi kuadrilla beterano, Kino Pare eta Karpe Noktem, 15 urtetik gora baita jaiak girotzen hasi zirenetik.
Egun horretan bertan arratsaldean Itsasalde eta Juan XXIII kaleetako ostalariek 1.000 kilo sardina baino gehiago erreko dituzte, santurtziar zein gure herrira hurbiltzen diren guztiei eskainiz dagoeneko tradizionala den SARDINADA HANDIAN, izan ere, 40 urte baino gehiago joan dira ekitaldia ospatzen hasi zenetik. Aurten Santurtzin ohi denez, baina ez horregatik garrantzi txikiagokoa, KONTZERTU handiak izango dira doan gauero. Arrantza portuan egingo dira eta euretako hiru bikoitzak izango dira. Azken urteotan bezala, gune bat gordeko da gurpildun aulkia behar duten ahalmen urriko herritarrentzat. Horretarako, Santurtziko ADISA elkartearekin jarri behar da harremanetan haientzat beren-beregi prestatutako tokian plaza bat eskatzeko.
Hona hemen kontzertuak:
EGUNA 14 (ostirala), 23:00 Itsas Alde Txistulari Taldea txistulari-
banda Gorka Sarriegiren eskutik
15 (larunbata), 22:30 Herriko taldeak: Mi Dulce Geisha, Los
Cojones eta Coffeienne
16 (igandea), 23:00 Unión Musical Vizcaína musika-banda
eta Mocedades
17 (astelehena), 23:00 La oreja de Van Gogh
18 (asteartea), 23:00 Rosana
19 (asteazkena), 22:30 Chambao eta Muchachito
20 (osteguna), 23:00 Zea Mays
21 (ostirala), 22:30 Bombai eta Sweet Califormia
22 (larunbata), 22:30 La Bambula eta La Regadera
Karmengo itsas-prozesioa jaietako ekitaldi garrantzitsuenetako bat da. Egun horretan 30.000 bat lagun biltzen dira lehorrean prozesioa ikusteko, eta ehun baino gehiago izaten dira itsasoratu egiten diren ontziak hildako arrantzale santurtziarrei lore-eskaintza egiteko. Iaz bezala, Serantes Kultur Aretoak 166 txartel zozketatu ditu Santurtziko beste horrenbeste herritarrek itsasoan egingo den segizio ofizialean parte hartzeko aukera izan dezaten.
Bitxia da Santurtzi bezalako inguru industrial batean, Santurtzi 100 urte baino gehiagoz itsas tradizioari eusteko gai izan izana, izan ere, prozesio hau penintsulako zaharrenetakoa da.
Su artifizialak uztailaren 16an izango dira 22:30ean Pirotecnía Zaragozanaren eskutik.
Jai hauetako erreferente nagusienetako bat inguru honetan aitzindaria izan den koadrilen mugimendua da, jaietan oso inplikazioa handia du eta. Herritar ugari dira mugimendu honen parte, bai antolatzen dituzten proba dibertigarrietan: balandroak, play back… eta bai Gorka sarien banaketa-ekitaldian ere, non Oscar sarien ildoari jarraituz, kuadrilla eta kuadrillakiderik onenak aukeratzen dira.
Orain arte 54 kuadrillek eman dute izena helduen taldeetan, eta 26 umeenetan baina izena eman nahi dutenak oraindik garaiz daude, jaietako lehenengo egunera arte epea zabalik dago eta. Edonola ere, argi dago mila eta ehun kuadrillakide baino gehiago ibiliko direla jaietan herriko kaleei kolorea ematen.
Jaietan trafikoa hurrengo hauetan etengo da:
1. Uztailaren 10etik 25era Reina Victoria pasealekua itxita egongo da ibilgailuetarako, eta aparkatuta dauden autoak bertatik kendu beharko dira.
2. Uztailaren 10etik 23ra debekatuta egongo da Arrantza-portuko Bolintxe gunean aparkatzea 18:00 eta 07:00en artean, hilaren 16an izan ezik. Egun horretan
14:00etatik aurrera itxita egongo da Karmengo Prozesioa dela eta.
3. Uztailaren 14an urteroko sardinada dela-eta, 15:00etatik 24:00etara Itsasalde eta Juan XXIII kaleak trafikorako itxiko dira, eta aparkatuta dauden autoak bertatik kendu beharko dira. Santurtziko jaiek bultzada ekonomiko handia ematen diote urtero herriari, 300.000 mila lagunetik gora ibiltzen baitira herriko kaleetan, eta horrek diru-sarrera handia dakarkie gure herriko zenbait sektoreri.
Ikusi programazioa