Santurtziko Karmengo jai-egitarauak, uztailaren 8tik 17ra, 150 ekitaldi biltzen ditu. Serantes Kultur Aretoak eta Jai Batzordeak prestatu dute jarduera sorta zabal hau eta horretarako herriko hainbat talde eta erakunderekin aritu dira elkarlanean, besteak beste: Santurtziko Txosna-gunea, euskal dantza-taldeak, kirol klubak: futbol-, saskibaloi-, atletismo-, igeriketa-, pilota-, areto futbol-, tenis-, padel-, ehiza eta arrantza- eta xake-klubak, irrati-kontrola, bela, Omar Fraileren Peña, San Jorge Parrokiako tailerrak, txistulari- eta musika-bandak, arte plastikoko udal-tailerrak, Maisu akademia, musika- eta dantza-akademiak, bai eta kanpoko zenbait erakunde ere, hala nola, SOS Bilbao.
Karmengo jaietako 10 egun hauek ederto pasatzeko aukera paregabea eskaintzen dute, izan ere, asko dira jaietan parte hartzen duten santurtziar eta inguruetako herritarrak. Gure herriko jaiek asko dute eskaintzeko: originaltasuna eta tradizioa, jai-gune paregabea, kontzertu kartel bikaina eta kuadrillen martxa etengabea, den-denak gure herrira datozenei harrera egiteko osagarri apartak, bisitariak bertokoak bailiran senti daitezen.
Kale-antzerkiaz gain, jai hauetan uztailaren 8 eta 9an iluntzeko 20:30ean SERANTES KULTUR ARETOA umore zorrotzez beteko da FAEMINO Y CANSADO bikote bikainaren “Como en casa ni hablar!!” ikuskizunarekin.
Jaietako lehenengo ekitaldia uztailaren 8an izango da (ostirala). Egun horretan herrian egindako lan sozial eta kulturalagatik nabarmendu den herritar bati omenaldia egingo zaio, urtero egiten da eta aurten Marina Sesumagaren txanda izango da.
Egun horretan bertan arratsaldean Itsasalde eta Juan XXIII kaleetako ostalariek 1.000 kilo sardina baino gehiago erreko dituzte, santurtziar zein gure herrira hurbiltzen diren guztiei eskainiz dagoeneko tradizionala den SARDINADA HANDIAN, izan ere, 25 urte baino gehiago joan dira ekitaldia ospatzen hasi zenetik.
KONTZERTUAK erakargarri baino erakargarriagoak dira bederatzi jai-egunetan gozatzeko. Urtero bezala, arrantza portuan egingo dira eta aurten euretako batzuk bikoitzak. Azken urteotan bezala, gune bat gordeko da gurpildun aulkia behar duten ahalmen urriko herritarrentzat. Horretarako, Santurtziko ADISA elkartearekin jarri behar da harremanetan haientzat beren-beregi prestatutako tokian plaza bat eskatzeko.
Hona hemen kontzertuak:
EGUNA 08 (ostirala), 23:00 “Itsas Alde Txistulari Taldea” txistulari- banda eta Niko Etxart
09 (larunbata), 23:00 Groovies
10 (igandea), 22:00 “Unión Musical Vizcaína” musika-banda eta Los Secretos
11 (astelehena), 23:00 Su Ta Gar
12 (asteartea), 22:30 Marlon + Varry Brava
13 (asteazkena), 23:00 Warcry
14 (osteguna), 23:00 Manuel Carrasco
15 (ostirala), 22:30 Morat + La Moda
16 (larunbata), 23:30 Juan Magán
Karmengo itsas-prozesioa penintsulako zaharrenetako bat da. Duela ehun urtetik gora hasi zen ospatzen. Urtero 30.000 bat lagunek hartzen dute parte nortasun handiko ekitaldi honetan, gehienek lehorretik baina batzuk prozesioan doazen ontzietako batean, 100 ontzi baino gehiago itsasoratzen dira eta. Horrez gain, Serantes Kultur Aretoak 166 txartel zozketatu ditu santurtziarrek itsasoan egingo den segizio ofizialean parte har dezaten.
Jai hauetako erreferente nagusienetako bat inguru honetan aitzindaria izan den koadrilen mugimendua da, jaietan oso inplikazioa handia izateaz gain, oso egitarau zabala eskaintzen baitute. Izan ere, koadrilen proba dibertigarriak antolatzen dituzte: balandroak, play back…, bai eta Gorka sarien banaketa-ekitaldia ere, non kuadrillakide onenak aukeratu eta koreografia landuak eskaintzen diren. Ekitaldiak jarraitzaile ugari ditu.
Orain arte helduen 48 koadrilek eman dute izena eta umeen 30ek baina izena eman nahi dutenak oraindik garaiz daude, jaietako lehenengo egunera arte epea zabalik dago eta.
Su artifizialak uztailaren 16an egingo dira gaueko 10:30ean Pirotecnia Zaragozanaren eskutik.
Jaietan trafikoa hurrengo hauetan etengo da:
- Uztailaren 5etik 19ra Reina Victoria pasealekua itxita egongo da ibilgailuetarako, eta aparkatuta dauden autoak bertatik kendu beharko dira.
- Uztailaren 8tik 17ra debekatuta egongo da Arrantza-portuko Bolintxe gunean aparkatzea 18:00 eta 07:00en artean, hilaren 16an izan ezik. Egun horretan 14:00etatik aurrera itxita egongo da Karmengo Prozesioa dela eta.
- Uztailaren 8an urteroko sardinada dela-eta, 15:00etatik 24:00etara Itsasalde eta Juan XXIII kaleak trafikorako itxiko dira, eta aparkatuta dauden autoak bertatik kendu beharko dira.
Santurtziko jaiek bultzada ekonomiko handia ematen diote urtero herriari, 300.000 mila lagunetik gora ibiltzen direlako herriko kaleetan, eta horrek diru-sarrera handia dakarkie gure herriko zenbait sektoreri.
EGITARAUA
OSTIRALA 8
13:00 Omenaldia MARINA SESUMAGARI Parke Nagusiko Kioskoan .
18:00 “Edaten baduzu, ez duzu kontrolik” oinez gunean 21:00etara arte. Alkoholaren arriskuez sentsibilizatzeko stand-a. Jostailuzko motorren zirkuituan eta ginkanan, alkoholaren eragina simulatzen duten betaurrekoak jantzita, parte hartu eta gozatu. Ondo pasa alkoholik gabe! Adikzioak Prebenitzeko Zerbitzuak antolatuta.
19:00 Pregoia, txupina eta Sardinoren aurkezpena Pantalanetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
19:00 Sardina-jana Itsasalde (lehen Mendizabal Kapitaina) eta Juan XXIII kaleetan.
19:30 Txotx KATXARRADA batukadarekin Txosnetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
19:30 “Txikien Hasiera Ekitaldia”. Txikien koadrilak aurkezteko jaia Juan José Mendizabal enparantzan.
20:00 Koadrilen Tortilla eta Sangria Olinpikoen inaugurazioa eta Banderadunen Desfilea Mamarigako enparantzan.
21:30 Koadrilen jaitsiera bustia, Mamarigan hasi eta udaletxeraino.
22:00 Jaietako pregoia EKIHOTZ koadrilaren eskutik Udaletxean.
22:15 Mentxuri harrera Udaletxean.
23:00 Txistularien XV kontzertua agertoki nagusian NIKO ETXARTekin batera, Santurtziko Txistulari Bandak antolatuta.
00:15 Berbena VULKANO orkestrarekin Pantalanetan.
LARUNBATA 9
11:00 Santurtziko XIII Xake Lehiaketa oinez gunean. Guztiontzako xakea eta eta banakako txapelketa eskola-ikasleentzat. Izena emateko Santurtziko Xake Taldearen bidez.
11:30 Itsasaldiak itsasadarrean kanoetan 14:00ak arte. Akuamaya Aventurak antolatuta. Prezio bereziak: umeak 3€, helduak 5€.
11:30 Pintura eta Eskulanen IX txapelketa eta Xake erraldoia oinez gunean. Santurtziko Xake taldeak antolatuta.
12:00 Karmengo Ama IX. Bela Estropada. Higarillo Belaontzi Elkarteak antolatuta. Areetako Maritimotik Santurtziko Portura.
12:00 Bisita Santurtzi Itsasoa Museora eta enkante simulazioa.
12:00 Buruhandien kalejira Mendi Alde dantza taldearen eskutik, Santurtziko Txistulari Bandak lagunduta. Udaletxean hasiko da.
12:00 Haur-ziklismo klasea eta ginkana Juan José Mendizábal enparantzan, Santurtziko Omar Fraile Taldearen eskutik. Irakaslea: OMAR FRAILE, 2015eko Mendiko Errege saria. Etorri bizikletaz eta ekipamendu osoarekin. Opariak egongo dira parte hartzaile guztientzat.
17:00 Santurtziko XIII Xake Lehiaketaren jarraipena oinez gunean. Partida azkarren banakako txapelketa, Pintura eta Eskulanen txapelketa eta Xake erraldoia. Santurtziko Xake taldeak antolatuta.
18:00 “Edaten baduzu, ez duzu kontrolik” oinez gunean 21:00etara arte. Alkoholaren arriskuez sentsibilizatzeko stand-a. Jostailuzko motorren zirkuituan eta ginkanan, betaurreko alkohol-simulagailuak jantzita, parte hartu eta gozatu. Ondo pasa alkoholik gabe! Adikzioak Prebenitzeko Zerbitzuak antolatuta.
18:00 Dantzaldia LOS PALMERAS taldearekin Parke Nagusian.
18:30 Santurtziko Gaztela eta Leoneko Dultzaineroen kalejira.
19:00 Haur-diskoteka “ON DISKOFESTA” taldearekin Juan José Mendizábal enparantzan.
19:30 Santurtziko dantza taldeen alardea Gernika parkean.
19:30 Esgrima Historikoaren Eusko Elkartearen erakustaldia Pantalanetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
20:00 Santurtziko XIII Xake Lehiaketaren sari banaketa oinez gunean.
23:00 THE GROOVIES taldearen kontzertua agertoki nagusian.
IGANDEA 10
9:00 Irratiz kontrolatutako gasolina autoen erakusketa Gernika Parkean 14:30ak arte. Santurtziko Irrati Kontrola elkarteak antolatuta.
9:00 Muestra-txakurren lehiaketa Encinillako zelaian, Begoñako Andra Mari Egoitzaren ondoan. San Jorge Ehiza eta Arrantza elkarteak antolatuta.
9:30 La Sardina III. Zeharkaldia. Santurtziko Igeriketa Klubak antolatuta.
10:00 Itsasontziak eraikitzeko tailerra Santurtzi Itsasoa Museoan.
10:00 Heriotzarik gabeko arrantza tailerra Arrantza Portuan.
10:00 “Busti zaitez-Mójate” KUIko igerilekuan 17:00ak arte. Zenbat eta metro gehiago egin igerian, orduan eta diru gehiago emango diote Esklerosi Anizkoitzaren Euskadiko Elkarteari jarduera honen babesleek eta, gainera, diploma lortuko duzu parte-hartzeagatik.
11:30 Joko Alai Tourra (Pilotaleku eramangarria) oinez gunean. Eskola-ikasleen esku-pilota partidak.
12:30 Joko Alai Tourra oinez gunean. Gizonezko pilotari federatu eta beteranoen partidak.
12:30 Santurtziko Gaztela eta Leoneko Dultzaineroen kalejira.
13:30 Joko Alai Woman Tourra oinez gunean. Emakumezko pilotari federatuen txapelketa.
16:00 Itsasaldiak itsasadarrean kanoetan 19:00ak arte. Akuamaya Aventurak antolatuta. Prezio bereziak: umeak 3€, helduak 5€.
16:30 Joko Alai Tourra oinez gunean. Santurtziko Itsasalde Pilota Taldeko pilotarien erakustaldia.
18:00 Joko Alai Tourra oinez gunean. “Puntako pilota” txapelketa alternatiboa Helduen koadrilekin batera.
18:00 Dantzaldia PÉRGOLA taldearekin Parke Nagusian.
18:00 Haurtxoekiko dantza-erakusketa Monika Iglesiasen eskutik Parke Nagusian.
19:00 COMBAT erakustaldia Monika Clemente koadrilakidearekin eta Combat Santurtzi taldearekin Gernika Parkean.
19:00 “Euskalzumba” haur-diskoteka XAIBORREKIN Juan José Mendizábal plazan.
19:30 ZUMBA klasea Ibai Zelaiaren eskutik Gernika Parkean.
19:30 IRKOZAURRE “El punto de la i” antzezlana Pantalanetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
21:00 TELECOMI emanaldiaren hasiera Arrantza Portuko pantaila erraldoian.
22:30 “Unión Musical Vizcaína” Santurtziko Musika Bandaren kontzertua LOS SECRETOS taldearekin batera agertoki nagusian.
ASTELEHENA 11
11:30 Futbol Kale oinez gunean 14:00ak arte. Santurtzi Kirol Klubak antolatuta.
12:00 Haur-parkea Parke Nagusian 14:00ak arte.
17:00 Txikien koadrilen arteko “Urpekaritza sinkronizatua” proba Arrantza Portuan.
18:00 Apar-jaia Soteraren aurrean. Santurztziko Txosnaguneak antolatuta.
18:00 Haur-parkearen jarraipena Parke Nagusian 21:00ak arte.
19:00 Balandroen kalejira eta erakustaldia Gernika Parketik Arrantza Portura.
19:30 Mentxuren kalejira. Casa Torre Jauregian hasiko da.
19:30 Helduen koadrilen arteko “Kayandro eta Belandroak” (BALANDROAK) proba Arrantza Portuan.
20:00 Kukaña proba arrantza portuan.
20:00 EZ3, FRAC eta DJ´S ALSALATATA SOUND taldeen kontzertuak Pantalanetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
20:00 Mexikoko abestiak ALMA LATINA taldearen eskutik Gernika Parkean.
21:30 Txulalai ordua Juan José Mendizábal enparantzan
21:30 TELECOMI emanaldiaren hasiera Arrantza Portuko pantaila erraldoian.
23:00 SU TA GAR taldearen kontzertua agertoki nagusian.
ASTEARTEA 12
12:00 Haur-parkea Parke Nagusian 14:00ak arte.
17:00 Txikien koadrilen arteko “Mentxuthlon” proba oinez gunean.
17:00 Arko-tiroa J.M. Barandiaran kalean, Udaletxearen atzeko plazan. Santurtziko Arku-tiro taldeak antolatuta.
18:00 Haur-parkearen jarraipena Parke Nagusian 21:00ak arte.
19:30 Helduen koadrilen arteko “Beltzunearen triatloia” proba arrantza portuan.
19:30 Mentxuren kalejira. Casa Torre Jauregian hasiko da.
20:00 “Dantzatu gurekin”. Areto dantzak eta Karibekoak Maisu Eskolaren eskutik (Maritina eta Susana) Gernika Parkean.
21:00 TELECOMI emanaldiaren hasiera Arrantza Portuko pantaila erraldoian.
21:30 Txulalai ordua Juan José Mendizábal enparantzan.
22:00 XAIKO eta HAMLET taldeen kontzertua Pantalanetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
22:30 MARLON eta VARRY BRAVA taldeen kontzertua agertoki nagusian.
ASTEAZKENA 13
12:00 Haur-parkea Parke Nagusian 14:00ak arte.
17:00 Txikien koadrilen arteko “4×100=400” proba oinez gunean.
18:00 Haur-parkearen jarraipena Parke Nagusian 21:00ak arte.
19:30 Helduen koadrilen arteko “4×100 Jantzi-erantzi” proba oinez gunean.
19:30 Mentxuren kalejira. Casa Torre Jauregian hasiko da.
19:30 ZUMBA klasea DENIS-en eskutik Gernika Parkean. SKAE-k antolatuta.
19:30 Herri kirolak Fausto Mugertza aizkolariarekin eta Inaxio Perurena harrijasotzailearekin Soteraren aurrean. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
20:00 El Carmen areto-futbol txapelketako final erdiak Mikel Trueba kiroldegian. Santurtziko Areto Futbolak antolatuta.
21:30 Txulalai ordua Juan José Mendizábal enparantzan.
21:30 TELECOMI emanaldiaren hasiera Arrantza Portuko pantaila erraldoian.
23:00 WARCRY taldearen kontzertua agertoki nagusian.
OSTEGUNA 14
12:00 “JAIA PINTATU” Parke Nagusian 14:00ak arte. Arte Plastikoetako Elkarte Santurtziarrak antolatuta (Udal tailerrak). Babeslea Pinturas Martín.
12:00 KAIREN TXOKOA (krispeta eta gozoki tailerrak) umeentzako jarduera oinez gunean 14:00ak arte.
12:00 Umeentzako tailerra eta PELIÑEKO erakusketa oinez gunean 14:00ak arte.
12:30 Gazte Egunaren hasierarako txupina Txosnetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
15:00 Herri bazkaria Txosnetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
15:00 Santurtzi Hiria XIV tenis irekiaren eta Karmen IV Tenis Txapelketaren final laurdenak Mikel Trueba kiroldegian. Santurtziko Tenis Klubak antolatuta.
17:00 Txikien koadrilen arteko “Show-jaurtiketa” (PLAYBACK-a) Gernika Parkean.
18:00 KAIREN TXOKOAren jarraipena (krispeta eta gozoki tailerrak) oinez gunean 21:00ak arte.
18:00 Umeentzako tailerraren jarraipena eta PELIÑEKO erakusketa oinez gunean 20:00ak arte.
18:00 “Jaia pintatu” parkearen jarraipena Parke Nagusian 20:00ak arte. Arte Plastikoetako Elkarte Santurtziarrak antolatuta (Udal tailerrak). Babeslea Pinturas Martín.
19:00 ELEKTROTXUFLA Txosnetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
19:00 Helduen koadrilen arteko “Taekwondo kantau ondo” (PLAYBACK-a) Gernika Parkean.
19:00 Erromeria Basajaun taldearekin Juan José Mendizábal enparantzan.
19:30 Mentxuren kalejira. Casa Torre Jauregian hasiko da.
20:00 El Carmen areto-futbol txapelketako finalak Mikel Trueba kiroldegian. Santurtziko Areto Futbolak antolatuta.
21:00 Koadrilen arteko XXVII. Karmen 2016 Waterpolo garaikur txapelketarako finalak Mikel Trueba Kiroldegian. Santurtziko Igeriketa Klubak antolatuta.
21:30 TELECOMI emanaldiaren hasiera Arrantza Portuko pantaila erraldoian.
22:30 SKAKEITAN eta LENDAKARIS MUERTOS taldeen kontzertuak Pantalanetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
23:00 MANUEL CARRASCOren kontzertua agertoki nagusian.
OSTIRALA 15
10:00 ARTE AZOKA, artisautza-azoka Parke Nagusiko Arrosa Pasealekuan. BBK-k antolatua.
12:00 ITXASO PARKEA oinez gunean 14:00ak arte.
13:00 Hurrengo urtean hirugarren mailan arituko den C.D. Santurtzi taldearen aurkezpena Udaletxean.
15:00 Santurtzi Hiria XIV tenis irekiaren eta Karmen IV Tenis Txapelketa final erdiak Mikel Trueba kiroldegian. Santurtziko Tenis Klubak antolatuta.
17:00 Santurtziko Itsasalde IX txapelketa. Finalerdiak 4 ½ Mamarigako Frontoian. Itsasalde Pilota Taldeak antolatuta. Eskola-ikasleen eta Itsasaldeko federatuen esku pilota partidak, Frontball eta 4 ½ finalak Mamarigako Frontoian. Itsasalde Pilota Taldeak antolatuta.
18:00 ITXASO PARKEAren jarraipena oinez gunean 21:00ak arte.
18:00 Txikien eta nagusien koadrilen arteko “Gimnastika Arritmiko” proba Parke Nagusian.
19:00 Igel-jolasaren txapelketa Hontzak txosnan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
19:30 Mentxuren kalejira. Casa Torre Jauregian hasiko da.
20:00 TRAPU ZAHARRA taldearen “A Cal y Canto” antzezlana Juan José Mendizábal plazan.
20:00 Koadrilen arteko agur-afaria Mahastietako eskolan.
21:00 TRIO MEDIANOCHE taldearen “Homenaje a LOS PANCHOS” kontzertua Gernika Parkean.
21:00 TELECOMI emanaldiaren hasiera Arrantza Portuko pantaila erraldoian.
22:30 MORAT eta LA M.O.D.A. taldeen kontzertua agertoki nagusian.
LARUNBATA 16
08:00 Egunsentiko arrosarioa.
10:00 Santurtzi Hiria XIV tenis irekiaren eta Karmen IV Tenis Txapelketa finalak Mikel Trueba kiroldegian. Santurtziko Tenis Klubak antolatuta.
10:00 Nekazal azoka Bizkaiko produktuekin Parke Nagusiko Los Rosales pasealekuan. BBK-k antolatuta.
10:30 Marmitako lehiaketa Parke Nagusian.
11:00 BILBAO MASTERS FINAL Xake-partida azkarren banakako txapelketa Mikel Trueba kiroldegian. Santurtziko Xake Taldeak antolatuta.
11:30 Itsasaldiak itsasadarrean kanoetan 14:00ak arte. Akuamaya Aventurak antolatuta. Prezio bereziak: umeak 3€, helduak 5€.
12:00 Bisita Santurtzi Itsasoa Museora eta enkante simulazioa.
12:00 Mendi Alde Erraldoien konpartsaren Buru-handien eta Santurtziko Txistulari Bandaren kalejira. Udaletxean hasiko da.
12:00 Meza nagusia.
13:00 Harri-zulatzaileen liga arrantza portuan, Soteraren aurrean.
13:00 SANTURTZI KANTARI. Santurtziar guztiak gonbidatuta daude Santurtziko abesbatzekin batera gure betiko kantak abestera. Santurtziko Txistulari Bandaren laguntzarekin. San Jorge elizan hasiko da.
18:00 Itsas prozesioa.
20:00 Mendi Alde Erraldoien Konpartsaren kalejira. Udaletxean hasiko da.
20:00 “Unión Musical Vizcaína” Santurtziko Txistulari Bandaren kalejira. Udaletxean hasiko da.
20:00 TTIKI TTAKA DANCE umeentzako berbena Juan José Mendizábal plazan.
20:00 Dantzaldia JAMAIKA taldearekin Parke Nagusian.
20:00 DANGILISKE taldearen erromeria Gernika Parkean.
21:00 TELECOMI emanaldiaren hasiera Arrantza Portuko pantaila erraldoian.
21:00 Sardinaren ibilbidea ALWAYS DRINKING MARCHING BAND taldearekin. Udaletxean hasiko da.
23:00 Su artifizialak.
23:30 JUAN MAGANen kontzertua agertoki nagusian.
IGANDEA 17
10:00 Itsasontziak eraikitzeko tailerra Santurtzi Itsasoa Museoan.
10:00 Heriotzarik gabeko arrantza tailerra Arrantza Portuan.
10:00 II. Santurtzibasket All Star Jaietan oinez gunean 14:00ak arte. Jaurtiketa lehiaketak, 3×3 erakustaldi partidak, ginkana eta jolasak. Santurtzi Saskibaloi Klubak antolatuta
10:30 APA SOS Bilbao X. Lehiaketa arrazarik gabeko txakurrak, katuen argazkiak eta familia-argazkia. Gernika Parkean. SOS Bilbaok antolatuta.
11:30 Itsasaldiak itsasadarrean kanoetan 14:00ak arte eta 16:00etatik 19:00etara. Akuamaya Aventurak antolatuta. Prezio bereziak: umeak 3€, helduak 5€.
13:00 VIII. Tenis irekiaren eta “Kaiabledon” 2015 -Karmengo Jaiak- José Carrillo Memoriala padel finalak eta sari banaketa Mikel Trueba kiroldegian. Santurtziko Kaialde Klubak antolatuta.
16:00 II. Santurtzibasket All Star Jaietan oinez gunean 20:00ak arte. Trebetasun-lehiaketak, 3×3 erakustaldi partidak, ginkana eta jolasak. Santurtzi Saskibaloi Klubak antolatuta.
18:00 Dantzaldia AMIGOS DEL SWING taldearekin Parke Nagusian.
19:00 Haur-diskoteka MITXEL animatzailearekin eta DJ PACO-rekin Juan José Mendizábal enparantzan.
19:00 Euskaldun Berria gunearen inaugurazioa Ainguraren Plazan. “Aho bete bertso” rap kantariak eta bertsolariak egingo duten inprobisazio-saioa. Ondoren Ohian Vegaren Diskofesta. Udaleko Euskara Zerbitzuak antoaltuta.
20:00 Egizu argazkia Mentxurekin Casa Torre Jauregian 21:30ak arte.
21:00 Bilbainadak Gernika Parkean LOS TXIKIS taldearekin.
21:00 Sardino erretzea eta Azken Txanpa BUILAKA Batukadarekin txosnetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
22:00 DEABRU BELTZAK taldearen “Su à feu” ikuskizuna. Udaletxean hasiko da.
23:00 Gorka 2016 sarien banaketa-ekitaldia agertoki nagusian.
00:00 Mentxuren agurra arrantza portuan.
Informazio gehiagorako Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundearekin jar zaitezke harremanetan, 94.420.58.50 telefonora deituz (Marga Olabarrieta) edo presidencia@serantes.com helbidera mezua bidaliz.