Santurtzin, 2020ko martxoaren 13an.- Santurtziko Udalaren aginduaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin koordinatuta, Serantes Kultur Aretoa, Casa Torre jauregia, Kresala aretoa eta Arte Plastikoetarako tailerra itxita egongo dira gaurtik aurrera, martxoak 13, besterik agintzen duten arte. Hortaz, egun hauetarako programatu diren ikuskizun guztiak bertan behera geratu dira. Ixteko agindua indarrean egongo da besterik agintzen duten arte.
TXARTELEN ZENBATEKOA ITZULTZEA
Bertan behera geratu diren ikuskizunetarako txartelen zenbatekoa berreskuratzeko honela jokatuko dugu: txartelak online erosi badira, zenbatekoa automatikoki itzuliko da. Itzulketa ugari izango direnez, Serantes Kultur Aretoak pazientzia izateko eskatzen du.
Sarrerak antzokiko leihatilan erosi badira, itzulketa antzokiko leihatilan bertan egingo da txartelak aurkeztuta, ohiko ordutegian, berriro zabaltzen denean.
INFORMAZIO GEHIAGO
Informazio gehiago jaso nahi duten pertsonak edo azalpenen bat behar dutenak Serantes Kultur Aretokoekin jar daitezke harremanetan hurrengo bide hauek erabiliz:/p>
– Telefonoa: 94 420 58 50
– Posta elektronikoa: serantes@serantes.com