Santurtziko Serantes Kultur Aretoak, 2029ko lehen seihilekorako, kalitatea, askotariko ikuskizunak eta prezio paregabeak dituen eszena-programazioa aurkezten du.
Guztira 23 aretoko ikuskizun dira. Musikari dagokionez aipatzekoak dira Opera 2001 taldearen “Don Giovanni” opera, zeinean zuzeneko orkestra baitago, eta sekulako kontzertu bi: Eñaut Elorrietaren “Irteera argiak” izeneko azken lana, musikari bikainekin batera, eta Asier Etxeandiaren “La transfiguración del mastodonte” ikuskizuna, Enrico Barbaro eta bere bandarekin batera.
Antzezlanei dagokienez, izen handiko ekoizpenak izango ditugu. Besteak beste, Sergio Peris Menchetak zuzendutako “Lehman Trilogy” komedia musikala, kapitalismoaren historiari buruzkoa, Shakespeareren “Ricardo III” antzezlan ezaguna, Antonio Rojano eta Miguel del Arcoren bertsioan, Centro Dramático Nacionalaren “El Mago” koprodukzioa, Juan Mayorga egile eta zuzendariaren eskutik, eta “Juana” dantza-antzerkia Aitana Sánchez Gijón eta Losdedae dantza taldearen eskutik. Teatro del Temple talde beteranoa ere ikusteko aukera izango dugu, 25 urte bete baititu eszenan, “Don Quijote somos todos” lanean edo “Deje su mensaje después de la señal” antzezlanarekin gozatu ahal izango dugu, erantzungailu bati bere errealitateak aitortzeko gai diren lau emakumeri buruzko istorio bat aurkezten diguna. SKAko agertokian “Todas hieren y una mata” XXI. mendeko komedia ere taularatuko da, XVII. mendera bidaiatuko duena, ohorezko dueluak, amodiozko ika-mikak, abestiak eta barre algarak erakusteko.
Era berean, “Yo, la peor del mundo” antzezlan musikala ere ikusi ahal izango dugu. Bertan, Sor Juana Inés de la Cruz antzeztuko dute, emakumeen askapen mugimenduaren ikono eta literaturako figura garrantzitsuenetako bat. El Mono Habitado konpainiak, berriz, “Ave Osos” komedia barregarria ekarriko digu, zeinean uso mezulari batek gay bikote bat aukeratu baitu Mesias berriaren gurasoan izateko.
Euskarak ere tokia izango du familia osoarentzako ikuskizunetan, zein “Simplicísimus” umorezko musikalean, jazarritako titiriteroen omenaldian, “Zaldi Urdina” antzezlanean, 80ko hamarkadan heroinak droga mota guztiak aurkitzeko izan zuen erraztasunari eta bizitzari buruzko hausnarketan, bai eta sari ugari lortu dituen “Ene Ba!” komedian ere, zeinean lagun bilera bat anabasa bihurtuko baita, aita izango den bati semeari jarriko dion izenaz galdetuta.
Dantzak ere leku garrantzitsua izango du programazio horretan, lau ikuskizunekin. Horrela, Kukai dantza konpainia internazionala etorriko zaigu, “Erritu” ikuskizuna aurkezten diguna, bizitza bidaia bat, erritoen bidez, eta Santurtziko Musika Eskolako Maitia Korala abesbatzaren laguntza izango duena. Era berean, hiriko dantzak ere presente egongo dira Brodas Bros konpainia katalanaren “Around The World” ikuskizunarekin eta dantza klasikoak Alicia Alonsoren omenezko Ballet-Gala ekarriko digu, mundu mailako garai guztietako dantzari garrantzitsuenetako baten aurrean bildutako nazioarteko figura handien kalitate eta teknikaz gozatzera. Gainera, familientzako programazioan adieraziko den bezala, publiko txikiarentzako dantzak ere badu lekurik.
Lanak kalitate handikoak dira eta eszenako lehen figurek interpretatzen dituzte, hala nola Aitana Sanchez Gijon, Maria Galiana, Israel Elejalde, Manuela Velasco, Mikel Laskurain, Ane Gabarain eta eszena zuzendari handiak.
Sarreren prezioak umeentzako lanetarako 4 eurotik operarako 30 eurora bitartekoak dira, antzezlanetarako prezioak 15 eta 18 euro bitartekoak izanik.
Hona hemen ikuskizun guztien zerrenda, bai eta lanon laburpen txikia ere:
Fecha |
Descripción |
Precio |
01/10 |
EL MAGOKomedia da. Emakume bat etxera itzuliko da oraindik hipnosiaren efektuen pean dagoela. Mago batek antzokian hipnotizatu ostean, oraindik han dagoela uste izango du, baina etxean egongo da senar eta aldabarekin (Maria Galiana). |
16 € |
01/17 |
LEHMAN TRILOGYMusika-komedia honen bidez kapitalismoaren historia ezagutuko dugu Lehman familiaren 3 belaunaldiren bidez, gora eginda boterea ezagutu zutenetik, behin betiko porroteraino. 120 pertsonaia baino gehiago oholtzan 6 musikari-aktoreren eskutik. |
16 € |
01/31 |
EÑAUT ELORRIETAren kontzertua Musikariak lan berria aurkeztuko du: “Irteera argiak” Elorrietak berak eta Joseba Sarrionandiak, Bernardo Atxagak, Uxue Alberdik eta Jos Luis Otamendik idatzitako kantak eskainiko dizkigu. |
13€ |
02/13 |
Umore kabareta:SIMPLICISSIMUS -Euskaraz Lan honen bidez omenaldia egin nahi zaie jazarpena pairatu eta pairatzen duten titiriteroei, gerra arteko garaian Berlinen bizi izan ziren hiru komikoren bizitza lazgarri, mingarri, gorabeheratsu eta ederren nondik norakoen bidez. |
8 € |
02/15 |
KONTZERTUA: LA TRANSFIGURACIÓN DEL MASTODONTE Bizitza emozionala erritmo-sorta handiduna: bossa, klasikoa, rocka, funka, gospela, elektroa, popa, dance-a… (Asier Etxeandia eta Enrico Barbaro & Banda). |
18 € |
02/27 |
ZALDI URDINA. -Euskaraz- Droga berri batek gazte bat hilko du diskoteka batean. Beste bat desagertu egin da, gamelua delako susmopean. |
8 € |
02/28 |
DEJE SU MENSAJE DESPUÉS DE LA SEÑALLau emakumek (bata abokatua, bigarrena minbiziak jota, hirugarrena etxe oneko alaba eta azkena prostituta) euren arazoak erantzungailu automatiko bati kontatuko dizkiote. |
10 € |
03/13 |
OPERA: DON GIOVANNI – W.A. Mozart, Opera 2001 konpainiaren eskutik. On Juan maitale ankerrari buruzko drama, azkenean merezitako zigorra jasoko du. |
25 € |
03/20 |
Musikala: YO, LA PEOR DEL MUNDOLan honek Sor Juana Inés de la Cruz ekarriko digu oholtzara, literaturan izandako figura handia, eta aldi berean emakumeen askapenerako mugimenduaren ikonoa ere bai. |
10 € |
04/03 |
JUANA, dantza-antzerki ikuskizuna. Emakumeei buruzko bidaia emozionala, historian Juana izeneko zenbait emakumeren bidez: Juana de Arco, Juana Zoroa erregina, Sor Juana Inés de la Cruz eta Juana Dueña (Aitana Sánchez Gijón, Losdedae dantza-konpainiarekin batera). |
18 € |
04/17 |
DON QUIJOTE SOMOS TODOS.Mantxa aldeko herri batek Turismo Paradore Nazional bat eraikitzeko ahalegin itzela egingo du, ez desagertzeko izango duen aukera bakarra delakoan. (Temple Teatroa). |
12 € |
04/23 |
ENE BA!, -Euskaraz-Protagonista aita izango da lehenengoz eta ospatzeko arrebaren etxera joango da afaltzera. Han batuko den taldea (protagonista, arreba, honen senarra, lagun bat eta bikotekidea) pozik ibiliko da umearen izenaz eztabaidatzen hasten diren arte. |
8 € |
04/25 |
RICARDO III.Klasiko honen egokitzapenean bekaizkeria, kolore guztietako ustelkeria, botere-borrokak, berri faltsuak, amarru politikoak, interesak eta abar ikusiko ditugu gaur egungo garaian, komedia zertzeladen artean. (Kamikaze Teatroa, Israel Elejalderen eskutik) |
15 € |
05/08 |
TODAS HIEREN Y UNA MATAXVII. mendera bidaiatuko duen XXI. mendeko komedia fs. Maitasunaz eta denboraz arituko zaigu. Ohorezko dueluak, maitemin-korapiloak, kantak eta barre-algara itzelak. |
10 € |
05/15 |
HIRI DANTZA: AROUND THE WORLD,Brodas Bross konpainiak mundu osoan zehar egin dituzten bidaietan jasotakoak zer nolako eragina izan duten euren hip-hopean, non teknologiak protagonismo ikaragarria duen: argiak, laserrak, ledak, mapping-a… |
12 € |
05/22 |
DANTZA: ERRITU. Bizitza oso baten bidaia ikusiko dugu, non erritu indibidual eta kolektiboen bidez bizitzaren egoerak ezagutuko ditugun, natura eta komunitatearekin lotuta (Kukai Dantza). |
12 € |
05/30 |
BALLETA: OMENALDIA ALICIA ALONSORIKubako Ballet Nazionaleko figura handiek eta nazioarteko konpainien dantzari garrantzitsuek bat egingo dute ikuskizun borobil honetan. |
15 € |
06/12 |
AVE, OSOS! “Hartz” bikote bati buruzko komedia. Berrogei urtetik gorako bi gay-ri uso batek mesias berriaren aita izateko aukeratu dituztela jakinaraziko die. |
10 € |
Bestalde, Serantes Kultur Aretoak haurrentzako eta familientzako euskarazko programazioarekin jarraituko du; horrela, igandetarako, goizetan, zinema emanaldiak izango dira: Playmobil, Asterix, Edabe Magikoaren Sbaliokidea eta Smallfoot. Bestetik, lau antzezlan ere izango dira: Mari Errauskin, Safari, Xocolat eta Ikimilikiliklik. Familiak ere dantza ikuskizun bikainaz gozatu ahal izango du, oraingoan emanaldia igandean izango da, arratsaldez, eta Aracaladanza konpainia ospetsuaren eskutik etorriko da, bere “Play” lana ekarriko digularik. Familian partekatzeko 8 plan horiek eskuragarriagoak izan daitezen, 20 euroko abonua jarri da salgai.
Serantes Kultur Aretoak, gainera, Zine Klubarekin jarraituko du ostegunetan, hamabostaldian behin, eta urtero bezala zenbait zine jaialditan sariak jaso dituzten filmak eskainiko ditugu.
Azkenik, gogorarazi nahi dugu Eguberri hauetan familian ere gozatu ahal izango dela “Dumbo, el Musical” musikalarekin, zeinak antzerkia eta musika bullying-aren aurka hezteko eta gizarteratzearen alde lan egiteko bide gisa erakusten baititu.