Urte berriaren lehen seihilekoan, Serantes Kultur Aretoak genero eta estilo askotariko 23 ikuskizun izango ditu agertokian. Komediak, dramak edo tragikomediak izango dute beren lekua, publikoaren esku jarriko dituen 14 antzezlan, 2 dantza eta 2 musika ikuskizun horiekin. Halaber, familia osoarentzako formatuko bost antzezlan zoragarri ere izango ditugu Santurtziko Antzokian.
Programazio horri esker, publikoak eta kritikak gehien txalotu dituen eta azken hilabeteetan estreinatu diren muntaia batzuk ikusi ahal izango dira.
Ohi bezala, ikuskizun horietako antzezle asko gaur egungo eszenako izar handiak dira, besteak beste eta adibide gisa, Maribel Verdú, Verónica Forqué, Iñaki Miramón, Jose Luís Gil, Eva Hache, Eduard Fernández, Luis Varela edo Igor Yebra aipa ditzakegu. Idazleei dagokienez, Cervantes edo Arthur Miller bezalako antzerkigile klasikoetatik, Alfredo Sanzol edo Torben Betts bezalako gaur egungo sortzaile interesgarrienetara aurkitu ahal izango ditugu.
Programazioaren kalitate eta aniztasunari eskaintza askoz erakargarriagoa bilakatzen duen prezio politika gehitu behar diogu; izan ere, sarreren neurrizko prezioez gain, Serantes Kultur Aretoak hileko bost abonu eskaintzen ditu antzerkirako, proposatutako ikuskizun askotara prezio txikiagoak ordainduz sartzeko aukera ematen dutenak. Gainera, Serantes Kultur Aretoko bazkideek ohiko deskontuak izango dituzte.
Programazio erakargarri eta kalitatezkoari eta prezio politikari esker, Santurtziko Serantes Kultur Aretoak urteko lehen hilabete horietan 12.000 ikus-entzule izatera heldu nahi du.
Denboraldi osorako sarrerak abenduaren 26an hasiko dira saltzen eta lehen ikuskizuna “Kraskagailua” balleta izango da Igor Yebrarekin. Dantza klasikoak jarraipena izango du otsailean Maya Plisetskayak 1994an sortu zuen “Zisneen lakua” dantza saioaren bidez Errusiako Ballet Inperialaren eskutik.
Otsailean, Serantes Kultur Aretoak India Martínezen “Te cuento un secreto” birako kontzertua ere izango du, flamenko eta pop estiloa xarma handiz nahastuko dituelarik.
Martxoan ere izango du tarte berezia musikak Ron Lalá taldearen lanari esker. Talde horrek umorea eta zuzeneko musika baliatzen ditu haiek sortutako lanak jotzeko. Oraingo honetan, Cervantesi egin dioten omenaldi bitxia eskainiko digute.
Lirikak ere Tosca lanaren bidez izango du bere lekua programazioan. Giacomo Puciniren opera hori Italiako errepertorio beristaren ordezkari nagusitzat hartu izan da.
Baina antzerkia izango da programazioaren zatirik handiena hartuko duena, gizartearen interesa duten askotariko gaiak lantzen dituzten antzezlanen bidez. Horrela bada, “Invecible” antzezlanean, satira kritikaren zerbitzura jarriko da, gizarte maila desberdinen arteko aldeak agertuz. “Los vecinos de arriba” eta “La respiración” lanetan, umoreak bikotearen barruko harremanei buruzko hausnarketa egiten lagunduko digu eta “Panorama desde el puente”, “El Jurado” edo “Koaderno Zuri” antzezlanetan, berriz, dramak norberaren miserien preso diren gizakiengana hurbilduko gaitu.
Programazioaren egutegia honako hau da:
DATA
|
DESKRIBAPENA
|
PREZIOA
|
01/13 |
“LOS VECINOS DE ARRIBA” Elkarrizketa bizi eta erantzun bizkorreko komedia arrakastatsua, bikote-harremanei buruzko hausnarketa eragingo duena. Antzezleen artean Eva Hache. |
18€
|
01/20 |
“PANORAMA DESDE EL PUENTE” Arthur Millerrek idatzitako, Eduardo Mendozak egokitutako eta Eduard Fernándezek antzerkira itzulitakoan antzeztutako XX. mendeko antzezlana. |
18€
|
01/27 |
“INVENCIBLE” Antzezle talde bikaina gaur egungo antzerkiko satira interesgarrienetako batean. Maribel Verdú, Jorge Bosch… |
18€
|
02/03 |
DANZA: “EL LAGO DE LOS CISNES”, Errusiako Ballet Inperiala. Maya Plisetskayak sortu zuen 1994an eta bera izan zen urte luzez ohorezko presidentea eta aholkulari nagusia. Dantzariek maila artistiko gorena dute, hainbat txapelketa garrantzitsu irabazi dutelarik. |
18€
|
02/10 |
“LA RESPIRACIÓN” 2016an estreinatutako antzezlan bat eta ezinbesteko bilakatu dena. Komediaren bidez, bizitza berregiteko eta autoestima berreskuratzeko bidean dagoen banatutako emakumearen pozak eta penak azaltzen ditu. Veronica Forqué, Nuria Mencía, Pau Durá… |
18€
|
02/12 |
“Goa!zen” (Euskaraz) Musikal Telebistan arrakasta lortu berri duen filma agertokian izango dugu nerabeei zuzendua |
10€
|
02/16 |
“FRACOREN BILOBARI GUTUNA” (Euskaraz) Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren, erradiografia traumatologikoa da Francoren Bilobari Gutuna. |
10€
|
02/24 |
“CATALIN”, Espainiako Estatuan emakume batek, Rita Barrenetxea bilbotarrak, idatzi eta editatutako lehenengo antzerki-lana da. Besteak beste, Alfonso Torregrosa, Ales Furundarena santurtziarra… |
12€ |
02/25 |
KONTZERTUA: INDIA MARTÍNEZ, “Te cuento un secreto” izeneko azken lana aurkezteko bira. |
VIP 40 €
26 € |
03/02 |
“KOADERNOA ZURI”(Euskaraz). Emakumeen askatasuna errotik mozten duen matriarkatuari buruzko hausnarketa. Agurtzane Intxaurraga, Itziar Ituño eta Miren Gojenolarekin. |
10 € |
03/03 |
OPERA: “TOSCA”. Giacomo Pucciniren opera hau Italiako errepertorio beristaren ordezkari nagusitzat hartu izan da. |
30 € |
03/17 |
“HÉROES” Gizakiak amets egin eta imajinatzeko gaitasunari buruzko komedia barregarri eta hunkigarria; Zahartzaroan ere galtzen ez den gaitasunari buruzkoa. Iñaki Miramón, Luis Varela eta Juan Gearekin |
18€ |
03/31 |
“CERVANTINA” Rón Lalá taldeak Cervantesen lanari egindako omenaldia, umorea eta musika baliatuta. |
15€ |
04/07 |
“EL JURADO”.“Errukirik gabeko hamabi gizon” lanean oinarritutako thrillerra, non justizia bera epaitzen den. Besteak beste, Fran Perea, Isabel Orgaz, Cuca Escribano… |
18€ |
04/22 |
“FUERA DE JUEGO” Borobil Teatroa kirol-munduan sartu da helduek haur-futbolean erakusten duten jarrerari umore handiz heltzeko. Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Asier Sotarekin |
15€ |
05/05 |
“DEXESONIRREBONUCLOICO” GLU GLU-k berriro ere egingo du barrearen aldeko apustua, komedia zientifiko musikal honen bidez. Antzezle ezagunak, besteak beste, Susana Soleto, Martxelo Rubio, Itziar Ituño. |
15€ |
05/19 |
“CYRANO” Jose Luis Gil dramaturgia unibertsaleko pertsonaia ezagunenetako baten rolean ikusiko dugu: Cyrano de Bergerac. |
18€ |
FAMILIA ANTZERKIA
FECHA |
DESCRIPCIÓN
|
PRECIO |
15/01 |
“Marikixkur eta hiru hartzak” (EUSKERAZ) Ipuin klasiko batean oinarritua |
4€ |
29/01 |
“KAPUT” Bi zoro eta auto bat dituen Ganso & Cia taldearen ikuskizuna |
4€ |
26/02 |
“Titirikontu Kontari” (EUSKARAZ) Gorakada taldearen ikuskizun arrakastatsua berriz emango da |
4€ |
12/03 |
“EURIA” Markeliñe taldearen keinu bidezko ikuskizuna |
4€ |
26/03 |
“GU EZ GAUDE BAKARRIK” (EUSKERAZ) Borobil Teatroaren fabula klima aldaketari buruz. |
4€ |
Gainera, ikuskizun bakoitzerako sarrerak banan-banan erosteko aukeraz gain, Hileko hurrengo Antzerki Abonuak (amaitu arte) salgai jarriko dira.
URTARRILEKO ANTZERKI ABONUA
01/13
01/20
01/27 |
“ Los Vecinos de Arriba”
“Panorama desde el Puente”
“Invencible” |
|
ABONUA: |
50 € |
|
|
OTSAILEKO ANTZERKI ABONUA
02/10 |
“La Respiración” |
Gaztelerazko lanentzako abonua
28 € |
Euskarazko eta gaztelerazko lanentzako abonua
35 €
|
02/16 |
“Francoren Bilobari Gutuna” |
02/24 |
“Catalin” |
MARTXOKO ANTZERKI ABONUA
03/02 |
“Koadernoa Zuri” |
Gaztelerazko lanentzako abonua
30 € |
Euskarazko eta gaztelerazko lanentzako abonua
38 €
|
03/17 |
“Héroes” |
03/31 |
“Cervantina” |
APIRILEKO ANTZERKI ABONUA
04/07
04/22 |
“El Jurado”
“Fuera de Juego” |
30 € |
|
|
MAIATZEKO ANTZERKI ABONUA
05/05
05/19 |
“Dexesonirrebonucloico”
“Cirano” |
30 € |