Santurtziko Serantes Kultur Aretoak hirugarren aretoa digitalizatu du publikoari film berri gehiago eskaintzea lortuz.
Digitalizazio honen bidez, gure inguruko zine publiko bakarrak aurre hartu dio zinema lantzen duen azken laborategiaren desagerpenari, ekainean itxiko da eta. Aretoen kudeaketa bikaina lortu du, izan ere, euretako baten bat ezohiko zine edukiak eskaintzeko erabiltzen da orain arte gutxitan eman ahal izan diren filmak emanez, besteak beste, “Santurzine” film laburren lehiaketa edo “Alma” film laburraren emanaldia…
SKAren egokitzapen honek areto nagusian eserleku kopurua jaitsi zenean izan zuen hasiera edo bi aretotan 3D sistema instalatu zenean. Honek guztionek argi adierazten du Santurtzik apustu garbia egiten duela zinemaren alde, santurtziarrak ez ezik, beste herri batzuetako biztanleak ere erakartzen ditu eta.
Horrez gain, bi aretotan 35mm-ko zine-proiektorean dituenez digitalizatu gabeko film zaharrak ere eman ahal izango dira, eta horrek zine-zerbitzu osoa eskaintzeko aukera emango du.
Serantes Kultur Aretoko zine-ekipamenduak 984 eserlekuz osatutako hiru areto ditu eta hiru film eskaintzen ditu egunero, igandetik ostegunera bi saiotan eta ostiral eta larunbatetan hirutan.
Zine-klubak aipamen berezia merezi du. Serantes Kultur Aretoak hamabostean behin, ostegunetan, film bat ematen du eta publikoak harrera bikaina egiten dio honi, izan ere, bataz beste 400 ikusle izaten ditugu saioko.
Ez da harritzekoa, Serantes Kultur Aretoak dituen prezioak ezin hobeak dira eta, urte osoko saio guztietan sarrerak 5,5€ balio du, ikuslearen egunean (asteazkena) 4,5 eta zine-klubekoak 3 € besterik ez.
Filmen kalitateak eta antzokiaren kokapenak (udalerriaren erdi-erdian eta metrotik 3 minutura) aukera paregabea eskaintzen dute zinean arratsaldea emateko. Ikusle ugarik pentsatzen omen dute hori, Serantes Kultur Aretoak publikoaren harrera ona jasotzen baitu, ikusle-kopuruan bataz bestekotik oso gora dago eta.
Kontuan izan behar da Serantes Kultur Aretoak bai zine-proiekzioak eta bai arte eszenikoak (antzerkia, dantza, opera, musika) ematen dituela areto nagusian. Programazio berezia eskaintzen du ikuskizunak kontu handiz aukeratzen direlako, batez ere kalitateari eta interpreteei erreparatuz. Hain da ona, ezen Serantes Kultur Aretoak bazkide kopuru ikaragarri altua duen, 3.000tik gora. Argi dago bai herritarrek, bai inguruko herrietako biztanleek punta-puntako zerbitzua dela irizten diotela.