Serantes Kultur Aretoaren Aurtengo lehen hiruhilekoaren eszena-programazioan 9 ikuskizun daude publiko guztientzat. Horietatik bi dantza-ikuskizunak dira, bat kontzertua, hiru euskarazkoak eta beste hirurak antzezlanak gaztelaniaz.
Programa horretan antzerki soziala aurki dezakegu, hala nola “Una noche sin luna”, Juan Diego Botorekin, “Don Quijote somos todos” Templeko Antzokiak moldatutako Kixoteren bertsio eguneratuagoa, eta “Todos hieren y una mata” komedia klasikoa.
Euskarazko ikuskizunei dagokienez, Ene ba! eta Ez dok ero komediak eta Kutxidazu Bidea Ixabel musikala izango ditugula esan dezakegu.
Dantzak ere bere lekua izango du hurrengo bi emanaldiekin: Brodas Brossen “Around the world” hiri-dantza eta Kukai konpainiaren “Erritu”, non ahal izanez gero Santurtziko Musika Eskolako Maitia abesbatzak lagunduko baitu.
Kutxi Romero eta Razkinen kontzertu akustiko aparta ere izango da, Bizkaian emango duten bakarra dena.
Serantes Kultur Aretoa prezioak herritarrentzat eskuragarriak izan daitezen saiatzen da, abonuak salgai jartzen ahaleginduz, ahalik eta emanaldi gehien ikustera joan ahal izateko. Ildo horretan, 60 euroko abonua egongo da hiruhilekorako, ikuskizun guztiak barne, euskarazko lanak eta Kutxiren kontzertua izan ezik. Era berean, 20 euroko abonua jarriko da salgai euskarazko lanetarako.
Bestalde, txikienek 6 plana zoragarri euskaraz ikusteko aukera izango dute, Serantes Kultur Aretoan, urtarrileko eta otsaileko igande goizetan. Behean adierazten diren hiru antzezlanak eta honako film hauek: “Lur eta Amets”, “Pokemon Pikachu detektibea”, urtarrilaren 17an eta 24an, hurrenez hurren, eta “Mr Link Jatorri Galdua”, otsailaren 7an. Proposamen horietarako 12 euroko abonua jarri da salgai.
Ordutegiei dagokienez, helduen ikuskizunak 19:00etan izango dira, Kutxiren Kontzertua izan ezik, 18:00etan egingo baita Eusko Jaurlaritzaren araudira egokitzeko. Haur eta familientzako ekitaldiak, ohi bezala, 12:30ean izango dira.
Hona hemen ikuskizunen zerrenda:
Data |
Lana |
Urtarrilak 10 |
Haurrentzako eta familiarentzako antzezlana: Kotondarrak |
Urtarrilak 15 |
Antzezlana: Don quijote somos todos |
Urtarrilak 21 |
Musikala euskaraz: Kutsidazu Bidea Ixabel |
Urtarrilak 29 |
Antzezlana: “Todas hieren y una mata” |
Urtarrilak 31 |
Haurrentzako eta familiarentzako antzezlana: Pinocchio |
Otsailak 4 |
Antzezlana euskaraz: Ene Ba! |
Otsailak 14 |
Haurrentzako eta familiarentzako antzezlana: Botadun katua |
Otsailak 26 |
Hiri-dantza: “Around the World” |
Otsailak 27/28 |
Kontzertua: Kutxi Romero-Razkin |
Martxoak 13 |
Antzezlana: “Una noche sin luna” |
Martxoak 18 |
Antzezlana euskaraz“Ez dok ero” |
Martxoak 26 |
Dantza: Erritu. |
Jakinarazi nahi dugu oraingo honetan programazioaren lehen hiruhilekoa aurkeztu nahi izan dugula, seihilekoaren ordez, ohikoa den bezala, Covid-19ak eragin ditzakeen egoera berrietara egokitu ahal izateko.
Aurreko guztiak zure adostasuna izango duelakoan, jaso ezazue gure osasun-desiorik zintzoena guztiontzat.