Ostegunean, ekainak 25, Serantes Kultur Aretoak berriro ekin dio zine-saioak emateari. Laster ere hasiko da kontzertuak eta bestelako ikuskizunak eskaintzen, uztailaren 9an hain zuzen. Horrela, kulturaren bandera-ontzi honek berriro izango du jarduera-eskaintza handia herritarrentzat. Zineari dagokionez, garai batean oso arrakastatsuak izan ziren film-sorta baten bidez emango zaio berriro hasiera programazioari, gaur egun klasikoak diren filmak eskainiko dira eta. Honakoak: GREMLINS, TIBURON eta REGRESO AL FUTURO. Horiez gain, Nisha Ganatraren PERSONAL ASSISTANT komedia estreinatuko da, non Dakota Johnson, besteak beste, arituko den lanean.
Berrirekitze honek segurtasuna bermatzeko neurriak ere badakartza, Covid-19aren ondorioz bai publikoak eta bai antzokiko langileek neurri bereziak hartu beharko dituzte eta. Ildo horretan, momentuz gehienez edukieraren % 60 erabiliko da, ikusleek musukoa jarri beharko dute, ez dago baimenduta ekipamendu honetan jatea, gel hidroalkoholikoa egongo da euren esku, sarrerak saltzeko sistemak ziurtatuko du sarrera bat erosten denean, ondoko eserlekuak desaktibatzen direla. Horrez gain, saioak tartekatu dira jendea pilatu ez dadin eta distantzia soziala gorde ahal izateko, eta saio bakoitza hasi baino lehen, aretoak desinfektatu egingo dira. Hori dela eta, ostegunetik igandera egingo diren saioak berrantolatu egin dira. Lehenengo saioa 18:00etatik 18:30era hasiko da, eta bigarrena 20:30etik 21:00etara, betiere filmen iraupenaren eta aretoetan sartzeko antolakuntzaren arabera.
Berrirekitze honen harira osasun-protokoloa egokituz joango da etorkizunean garatzen den lege-esparruaren arabera. Izan ere, protokoloaren barruan daude Serantes Kultur Aretoak publikoaren segurtasuna bermatze aldera onartu dituen neurriak. Honakoak hain zuzen:
1. Erabiltzaileek eta publikoak erabiltzen dituzten espazioak
- a) Txarteldegia
- b) Komunak
- c) 1, 2 eta 3 aretoetako eserlekuak
- d) Beheko eta lehenengo solairuetan sartzeko hall-ak
- e) Eskailerak
- f) Igogailua
2. Sarbidea eta instalazioetako joan-etorria
Seinaleak eta banatzeko zintak erabiliko dira publikoa txarteldegira, proiekzio-aretora, komunetara, hall-era eta irteerara bideratzeko. Sarrera-irteeran edota joan-etorrian sortu litekeen interferentzia korridoreen artean gutxienez metro bateko tartea ezarriz saihestuko da.
Ate desberdinak erabiliko dira antzokira eta aretoetara sartu eta irteteko; eta horrela izan ezean, sartu eta irteteko txandak egingo dira.
Guneetarako sarreretan, pasabideetan eta publikoak sarritan erabiltzen dituen tokietan gel hidroalkoholikoa isurtzeko ontziak ezarriko dira (biruzida, agintariek baimendutakoa).
Sarrerak erostea: Txarteldegiko langileak eta bezeroak banatzeko, dagoeneko egon badagoen kristalezko itxitura erabiliko da. Ahal den neurrian, online erostea sustatuko da eta bestela, txartelaz ordaintzea, eskudirua ahalik eta gutxien erabil dadin.
Guneetara sartzeko, sarrera aurkeztu beharko da nahitaez, zeina atezaintzan kontrolatuko duten PDA irakurgailuen bidez.
Igogailuaren erabilera mugatu egingo da. Horrela, eskailerak erabili beharko dira, ezinbestekoa izan ezean.
Igogailuan gehienez lagun bakarra joango da, laguntza behar duten pertsonen kasuetan salbu.
Komunetan bakarka sartu beharko da, eta konketa biak ere lagun bakar batek erabili ahal izango ditu txanda bakoitzean. Itxaroteko ilaran seinaleen bidez markatutako distantzia gordeko da. Gainera, gel hidroalkoholikoa isurtzeko ontziak ezarriko dira, derrigor erabili beharrekoak instalazioak erabili aurretik eta ondoren.
Txarteldegiko eta aretoko langileek norbera babesteko ekipamendua jarri eta prestakuntza izango dute publikoa jaso eta kudeatzeko protokoloetan, Covid-19a kutsatzeko arriskua prebenitzeari buruzko gaiei dagokienean.
Publikoaren sarrera eta irteera ohi baino astiroago egingo da. Hori dela eta, ahalegina egingo da sartzeko tartea gutxienez saioa hasi baino 25 minutura handitzeko.
Publikoa eskumena duten agintariek baimendutako edukieraren arabera sartuko da eta horri jarraituz eseriko da. Eserlekua aldez aurretik banatuko da, segurtasun-distantzia behar bezala gorde ahal izateko.
Bezeroak esleitu dioten eserlekuan eseri beharko du derrigor, eta aretozainak zainduko du hori zuzen betetzen dela. Osasun-agintariek emandako neurrien arabera, publikoak eta langileek derrigor erabili beharko dituzte musukoak, besterik agintzen ez den bitartean.
Antzokian, musukoak derrigor jarri behar direnez, Serantes Kultur Aretoan debekatuta egongo da ezer jatea.
KOMUNIKAZIOA ETA SEINALEAK
Jarraitu beharreko segurtasun-protokoloari buruzko informazio-kartelak ikusgai jarriko dira, bai antzokian, bai webgunean, bai sare sozialetan eta abarretan. Informazioan, besteak beste, publikoak instalazioetan eta bertan egin beharreko joan-etorrietan zaindu beharreko gomendioak jasoko dira.
Txarteldegiko, atezaintzako, aretozaintzako eta zine-proiekzioko langileei Covid-19aren inguruan jarraitu beharreko protokoloa zein den jakinaraziko zaie, Serantes Kultur Aretoan programatzen diren jardueretara joaten den publikoari argi eta garbi azaldu diezaioten.
Sarreretan, aretoetan, txarteldegian eta komunetan adierazita egongo da, lurrean zein hormetan, erabiltzaileen artean gorde beharreko segurtasun-tartea zein den. Ez da eskuorririk, panfletorik edo bestelako dokumenturik banatuko.
COMUNICACIÓN Y SEÑALETICA
Se colocará cartelería informativa, en lugar visible, del protocolo de seguridad a seguir, tanto en el propio espacio como en la web, redes sociales, etc. Esta información deberá incluir las recomendaciones a seguir por el público en todas las instalaciones, así como en la circulación por el local.
Se Informará al personal de taquilla, portería, acomodación y proyección cinematográfica del protocolo de actuación a seguir frente al Covid-19 para que puedan comunicarlo de manera clara y amable al público asistente a las actividades programadas en el Serantes Kultur Aretoa.
Se señalizará en el suelo y las paredes la distancia de seguridad entre personas en accesos, salas, taquillas y baños. Se evitará el reparto de panfletos, programas de manos o cualquier documento de uso común.