Concha Velasco, Igor Yebra, Amparo Larrañaga, Silvia Marsó, Cristina Castaño, Gorka Otxoa, Melani Olivares…
Ikuskizunen kalitatea, aniztasuna eta prezioa publiko ororen gogokoak izango dira, izan ere, Serantes Kultur Aretoaren (SKA) antzerki-programazioa arrakastatsua izaten du herritar zein kanpotarren artean.
Aurreko Antzerki Jaialdiaren arrakastaren ondoren, hemen dugu, 2015eko urtarriletik ekainera arteko programazioaren aurkezpena, non dantza, opera, musika eta antzerkia ikusteko aukera izango dugun.
Antzerki-emanaldietara herritar gehiago joan daitezen, aurten, berrikuntza gisa, hilabeteko antzerki-abonuak jarri ditugu salgai, hauek erosita, sarrerak are merkeago ateratzen dira eta.
Antzezlanei aipamen berezia egin nahi diegu, bai duten kalitate bikainagatik (testu, zuzendaritza eta interpretazio apartak) eta bai antzezle ezagun eta esperientzia handikoak arituko direlako horietan, hala nola, “El lenguaje de tus ojos” Cristina Castaño telebistako antzezle ezagunak antzeztua, “El nombre” non Amparo Larrañaga arituko den, “Olivia y Eugenio” Concha Velascoren eskutik, “Los miércoles no existen” beste antzezle gazte batzuen artean Gorka Otxoa ikusiko dugula, “El zoo de cristal”, non talde garrantzitsua arituko den Silvia Marsó buru dutela eta “Al final de la carretera” Melani Olivaresekin (Aida telesaioko “Paz” pertsonaia ezaguna). “Don Juan Tenorio” lanean hamabost antzezle ikusiko ditugu oholtzan Blanca Portilloren zuzendaritzapean, zeinek Don Juan heroiaren mitoa desegin eta besteak gutxiesten dituen baliorik gabeko gizon gisa aurkeztuko digun.
Beste lan batzuetan horren ezagunak diren antzezleak arituko ez diren arren, eszena-kalitate ikaragarria eta gidoi bikainak aurkituko ditugu, esate baterako “Smiley”: maitasun homosexualari buruzko istorioa bat, “La copla negra”: lokal berezi samar bat, non bezeroen eskubideak koplak entzutetik haratago doazen, “En construcción”: immigrazio eta maitasunari buruz hausnartzeko bidea emango digun komedia eta “Los nadadores nocturnos” maitasuna eta beste kontu batzuk direla-eta deprimituta, gauez igeri egiteko zaletasuna duen taldea aurkeztuko digun antzezlana.
Euskaraz “Erdibana” ikusi ahal izango da, Angel Alkain eta Iker Galartzaren eskutik.
Dantza ere izango dugu ikusgai. “Pipi Bailarina” ikuskizun ederra izango dugu oholtzan, non zenbait konpainiatako eta Igor Yebraren dantza-eskolako dantzariekin batera, Igor Yebra bera eta Okxana Kucheruk dantzari ezagunak arituko diren, biak ala biak Bordeleko Operako izar nagusiak.
Argentinako Ballet Nazional Klasikoak programa borobila aurkeztuko du: Chopiniana, La Muerte del Cisne, Claro de Luna eta Birthday Offering.
Mikel Urdangarinen kontzertua ere izango dugu.
Urteroko atal lirikoan Giuseppe Verdiren “Un ballo in maschera” eta familia osoarentzat den “Caperucita Roja” opera ikusiko ditugu aurten.
Umeentzako bost antzezlan izango ditugu ikusgai: “Kixote”, “Babia”, “Hiru txerritxoak eta otsoa” eta “Kri kra kro”.
Horrez gain, ONCE antzerkiaren biurtekoa egingo da, bertan Molière-ren “Las Picardias de Scapim” lana ikusiko dugula Albazeteko “La Ruina” konpainiaren eskutik.
Sarreren prezioa 4 eta 30 € artekoa izango da, 4€ umeentzako ikuskizunak eta 30 € opera.
Dagoeneko hasi da Serantes Kultur Aretoaren bazkide izateko kanpaina, gaur egun 3.130 lagun gara. Asko dira abantailak, 25 euroren truke %35erainoko deskontua lor baitaiteke eszena-ikuskizunetan, estreinaldiko zine komertziala ikusteko 5 sarrera, zine-klubeko film guztiak doan, informazioa etxean bertan jasotzea eta deskontua euskal antzerki sarearen gainontzeko antzokietan.
Hona hemen antzezlanen zerrenda eta horien laburpentxoa:
DATA |
DESKRIBAPENA |
BAZKIDE PREZIOA |
PREZIOA |
01-16 |
“El lenguaje de tus ojos”. Irudizko Espainia bateko gortea, garai mugagabe batean. Protagonista Bartzelonako Printzesa da. Gaztelako Erregeak berarekin ezkondu nahi izango du, nahiz eta erresuma bien arteko tentsioa nabarmena den. (Cristina Castaño, Iker Lastra, Rebeca Valls, Jacobo Dicenta, Beatriz Bergamín eta Juan Gea) |
15€ |
18 € |
01-17 |
DANTZA: “Pipi Bailarina” Ygor Yebra eta Okxana Kucherukekin, biak ala biak Bordeleko Operako izarrak, eta eurekin batera mundu osoko hainbat ballet-konpainia eta Igor Yebraren Eskolako dantzari gazteak. |
15€ |
18 € |
01-25 |
Haur eta familia osoarentzako antzerkia: “Kixote”. Markeliñe taldeak askea izan nahi duen, hegan egin nahi duen eta mundutik eta arazoetatik aldendu nahi duen On Kixote aurkezten digu. Kixotek bere mundua aldatzen du, Sanchok errealitatea ez dela horren xarmagarria, baina seguruagoa dela erakusten dion bitartean.
|
4 € |
01-30 |
“El Nombre” semeari jarriko dion izena dela-eta, eztabaida dibertigarria sortuko da arazo bat beste baten atzean ekarriz, zein baino zein barregarriagoa. Amparo Larrañaga, Jorge Bosch, Antonio Molero, César Camino, Kira Miró |
15€ |
18 € |
02-06 |
“En construcción¨. Protagonista Espainiara amets europarraren bila joandako bikote argentinarra da. Antzezlan honek immigrazioaz jarduteaz gain, hunkitu eta barrea eragingo digu, kontatzen diguna batez ere maitasun istorio bat delako. |
12€ |
15 € |
02-02 |
Haur eta familia osoarentzako opera: “Txano Gorritxo” Carlos Aznarez uruguaitarrak egindako musika-konponketa xehea eta bestetik, Miguel Ribagordak egokitu eta zuzendutako testua dituen ekoizpenak Txano Gorritxo gaztearen istorio magikora eramango gaitu. |
4 € |
02-13 |
“Los Nadadores Nocturnos”. Honakoa maitasunak kaltetutako izaki taldea da: aurrean amildegi bat duen gazte zuhurra, gazte akonplejatua, etengabe maitasunaren bila dabilen neska ikusezina, arazoak konpontzek indarkeria erabili nahi duen irakasle bat. |
12€ |
15 € |
02-27 |
“Happy End” Elkarte klandestino batek bere buruaz beste egin nahi dutenei laguntza eskainiko die. Umore beltzetik abiatuta, ahotsa jarriko die “krisiak estutu ez ezik, ito ere egiten duela” uste dutenei. |
12€ |
15 € |
03-06 |
OPERA: “Un ballo in maschera” G. Verdi. Suediako Gustavo III erregearen hilketan oinarritutako opera honetan zeloak, mendekua, maitasuna eta heriotza nahastuko dira. |
25€ |
30 € |
03-08 |
Haur eta familia osoarentzako antzerkia:“3 txerrikumeak” 3 txerrikumek hirigunean bizitzera joan dira eta hiritar girora egokitzen saiatuko dira: zarata, kutsadura, argiak, semaforoak… Eta otso maltzurrari egin behar izango diote aurre. |
4 € |
03-13 |
“Los Miércoles No Existen” 30 eta 40 urte arteko 6 lagunen bizitzari buruzko une eta egoeren puzzlea, seiak daude eguneroko emozio eta sentimenduen errutinarekin apurtzeko zorian. . |
12€ |
15 € |
03-19 |
EUSKARAZ: “Erdibana” Ama zaharregia baina hiltzeko gogo gutxiz; emazte posesiboa duen berrogeitaka urteko semea, hondoratzen ari den enpresa eta egunetik egunera urrunago dagoen erretiroa, beste seme bat, hau 42 urtekoa, ama zaindu baina ia akabatzen duena, asteazkenero bisita egiten dien Jehovaren lekuko bat. |
8€ |
10 € |
03-22 |
Haur eta familia osoarentzako antzerkia: “Kri kra kro”. Bi pertsonaiak irudiz eta soinuz betetzen joango den espazio ezezagunean zehar egingo duten bidaia. Artearekiko topaketa hunkigarria da, non irudiak jolas baten parte eta mundua esploratzeko eta gozatzeko bide gisa agertuko zaizkigun |
4 € |
03-27 |
“La Copla Negra” Jose Luisek, gizon gezurti, zitala eta xarmangarria bera, eta emazteak “La Copla Negra” zabalduko dute berriro, ikuskizunak eman ez ezik, bertako artistetako batekin (Olvido, Manuela eta Txana) erlaxatzeko tartetxo bat ere eskaintzen duen tokia. |
12€ |
15 € |
04-10 |
MIKEL URDANGARINEN KONTZERTUA |
8 € |
10 € |
04-17 |
“Don Juan Tenorio”. Produkzio handia eta antzezle talde bikaina. Oraingo honetan, berriz, beste Tenorio bat da, testua Juan Mayorgak egokitu duelako eta antzezlana Blanca Portillo aktore bikainak zuzenduko duelako, zeinek heroiaren mitoa desegin eta benetan nolakoa den erakutsiko digun, hau da, gizon suntsigarria, ankerra eta enpatiarik gabekoa, bai bere bizitza bai besteona gutxietsi egiten dituena. |
15€ |
18 € |
04-19 |
DANTZA: “Argentinako Ballet Klasiko Nazionala”. Ballet eder honek koreografo eta dantzariaren zuzendaritzapean hurrengo egitarau hau eskainiko digu:Chopiniana/El Corsario/La Muerte del Cisne/Claro de Luna/Birthday Offiering |
16€ |
20 € |
04-24 |
“El Zoo de Cristal” Amanda senargaia lortu nahi dio Laura alabari kosta ahala kosta. Silvia Marsó, Carlos García Cortazar, Alejandro Arestegi eta Pilar Gil |
12€ |
15 € |
05-16 |
“Smiley” Bi gizonek osatutako bikote berezia da komedia erromantiko honen protagonista. Gizon hauek euren artean oso desberdinak diren arren, teknologia berriek gure bizitza zenbateraino aldatu duten aztertuko dute elkarrekin. |
12€ |
15 € |
05-29 |
“El Final de la Carretera” Rafak 40 urte bete eta bizitza gainean erori zaio. Dena da borobila: emaztea, semea eta txaleta… Ala ez? Melani Olivares, Marina San José, Raúl Peña, Manuel Baqueiro |
12€ |
15 € |
06-12 |
“Olivia y Eugenio”. Concha Velascoren eskutik. Down sindromedun ume baten amari tragedia etorriko zaio gainera eta aurre egin beharko die bai iraganari eta bai bere burua normaltzat duten pertsona ugariri.. |
15€ |
18 € |
Arestian aipatu diren abonuak hurrengo hauek dira:
BAZKIDEENTZAT
Urtarrileko Antzerki Abonua: 25€ bi antzezlanak (El lenguaje de tus ojos y El Nombre)
Otsaileko Antzerki Abonua: 32€ hiru antzezlanak (En construcción, Los Nadadores Nocturnos eta HappyEnd)
Martxoko Anzerki Abonua: 26€ – hiru antzezlanak- (Los Miércoles no Existen, Erdibana, La copla negra)
Martxoko Anzerki Abonua: 20€ – bi antzezlanak- (Los Miércoles no Existen, La copla negra)
Apirileko Antzerki Abonua: 24 € biantzezlanak (“El Tenorio” eta “El Zoo de Cristal”)
Maiatzeko Antzerki Abonua: 20€ bi antzezlanak (“Smiley” eta “Al final de la carretera”)
EZ BAZKIDEENTZAT
Urtarrileko Antzerki Abonua: 30€ bi antzezlanak (El lenguaje de tus ojos y El Nombre)
Otsaileko Antzerki Abonua: 40€ hiru antzezlanak (En construcción, Los Nadadores Nocturnos eta HappyEnd)
Martxoko Anzerki Abonua: 34€ – hiru antzezlanak- (Los Miércoles no Existen, Erdibana, La copla negra)
Martxoko Anzerki Abonua: 27€ – bi antzezlanak- (Los Miércoles no Existen, La copla negra)
Apirileko Antzerki Abonua: 30 € biantzezlanak (“El Tenorio” eta “El Zoo de Cristal”)
Maiatzeko Antzerki Abonua: 25€ bi antzezlanak (“Smiley” eta “Al final de la carretera”)