Ekitaldiak Mamarigako “Itsasoko Ama” auzokideen elkarteak, Mamarigako jai-batzordeak eta Amezti taldeak antolatu dituzte, eta Santurtzin egingo dira.
Maiatzak 24, 19:00etan. Kresala aretoan
Serantes Txikiko Batailari buruzko hitzaldia
Hitzaldia bi zatitan banatuko da:
Lehenengoan Joseba Tranchok ekintzaren ikerketa historikoari buruz hitz egingo digu. 1872-76 urteen arteko Santurtziren berri izango dugu: nolakoa zen eta orduko gertaera nabarmenenak ezagutaraziko ditu. Amaitzeko, gerraren gaiari generoaren ikuspuntutik helduko zaio. Horrela, emakumeek gerra hori nola bizi izan zuten eta zer nolako rola jokatu zuten jakingo dugu.
Bigarren zatian Andoni Arriolak batailaren antzezpena egiteko ideia nola sortu zen azalduko digu. Nolatan erabaki zuten egitea, nondik nora jo zuten, zein bide egin duten honaino heltzeko eta abar. Amaitzeko, berorren antolaketa eta antzezpenean parte hartu duten kideei eta kolektiboei eskerrak emango zaizkie.
Ekainak 2
Serantes Txikiko Batailaren antzezpena
10:30ean Mamarigako pilotalekutik abiatuko gara. 11:30ean antzezpenari hasiera emango diogu Mazo aldean, Serantes mendiko magalean.
14:00ak aldera Mamarigara itzuliko gara, eta bertan herri-bazkaria eta erromeria izango dugu.