Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundeak 2011ko Karmengo Jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketarako dei egiten du. Horretarako hurrengo oinarri hauek hartuko dira kontuan:
1. Lehiakideak:
Nahi duten sortzaile guztiek har dezakete parte lehiaketan, eta nahi beste lan aurkezteko aukera dute, baina lanek originalak eta berriak izan beharko dute, halabeharrez.
2. Gaia, modua eta formatua:
Gaia norberak aukeratu ahal izango duen arren, lanak Santurtziko Karmengo jaietako sena islatu beharko du. Kartelak jaietako publizitatea egiteaz gain, hauek ezagutarazteko bidea eman beharko du.
Kartelean ezin izango da tabako, alkoholdun edari eta abarren publizitaterik egin, ezta horrelakorik hartzera bultzatuko duen ezer agertu ere.
Kartelak 50 cm zabal eta 70 cm luze izango dira, eta kristala ez den euskarri zurrun baten gainean aurkeztu beharko dira.
Kartela egiteko erabiltzen den teknika egileak berak aukeratu ahal izango du, baina kontuan izan beharko da irabazle ateratzen den kuatrikomian argitaratuko dela. Beraz, ez erabili tinta fosforeszenterik, ezta urre eta zilar kolorekorik ere.
Irabazleak bere lana baliabide informatikoen bidez egin badu, Autonomiadun Erakundeari kopia bat emango dio euskarri digitalizatu arruntean, kartelaren kopiak egin ahal izateko.
Ezinbestekoa izango da karteletan “Santurtzi Jaietan. El Carmen 2011” leloa azaltzea.
3. Aurkezpena:
Aurkezten diren lanetan ezin izango da egilearen edo egileen izena agerian egon.
Lan bakoitzarekin batera, egileek gutunazal bat aurkeztu beharko dute itxita. Bertan euren izen-abizenak, helbidea, telefono-zenbakia eta adina adierazi beharko dituzte, eta gutunazalaren barruan nortasun agiriaren fotokopia bat ere sartu beharko dute.
Lanak Serantes Kultur Aretoko erregistroan utziko dira (CASA TORRE JAUREGIAn, Sabino Arana kalean) astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara. Aurkezteko epea ekainaren 16an amaituko da.
4. Lanen erakusketa eta jabetza:
Aurkezten diren lan guztiak, edo aukeratutako batzuk behintzat, Autonomiadun Erakundearen esku egongo dira uztailaren 30era arte, egoki iritziz gero, berorien erakusketa bat egiteko.
Irabazi ez duten lanak 2011ko abuztuaren 1etik irailaren 30era bitartean jaso ahal izango dira. Egun horretarako jaso ez diren lanak Autonomiadun Erakundearen esku geratuko dira eta honek egoki deritzon moduan erabiltzeko aukera izango du, baita botatzeko aukera ere.
Irabazle ateratzen den lana Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundearena izango da, ez beste inorena. Horrela, Erakundeak, sariaren bidez, materialaren jabetzaren eskubidea izango du eta baita saritutako kartela zein kartela osatzen duten elementu guztiak (batera edo banan-banan) erabiltzeko eskubidea ere. Horrez gain, Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundeak euskarri publizitario ezberdinetara egokitzeko asmoz, kartela manipulatzeko aukera ere izango du.
Era berean, Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundeak accesitak argitaratzeko eskubidea izango du, informazioa emateko asmoz.
5. Epaimahaia:
Epaimahaiaren burua Autonomiadun Erakundearen Presidente jauna izango da. Bokalak udalbatzaren talde polítiko bakoitzeko ordezkari bat, Serantes Kultur Aretoko teknikari bat eta Jai batzordeko 3 kide izango dira, eta idazkaria Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundearen idazkari eskuordea.
Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira
6. Epaia eta lehiaketaren saria:
Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundeak 1.000,00 euroko saria emango dio Santurtziko 2011ko Karmengo jaiak iragartzeko aukeratu den kartelaren egileari eta 200,00 euroko sari bana accesitetako bi irabazleei.
Epaimahaiaren erabakia ekainaren 17an jakinaraziko da, eguerdiko ordu batean CASA TORRE JAUREGIAn.
7. Azken zehaztapenak:
Aurkeztutako lanen gainean beste hirugarren batek eskubideak izango balitu, lehiakideek beraiek hartu beharko lukete horren erantzukizuna.
Lehiaketan parte hartzeko oinarri hauek guztiak onartu beharra dago.
Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundeak aurkeztutako lanak zainduko ditu bere ardurapean dauden bitartean, baina ez du bere gain hartuko lanok izan litzaketen kalteen erantzukizunik.
Lehiaketako saria hutsik gera liteke.