1. Erabiltzaileek eta publikoak erabiltzen dituzten espazioak
a) Erakusketa gela
b) Komunak
c) Higarillo, Bolintxes eta Rompeolas aretoak
d) Beheko eta lehenengo solairuetako hall-ak
e) Eskailerak
f) Igogailua
2. Sarbidea eta instalazioetako joan-etorria
a) Casa Torre jauregiak sarrera bakarra du erabiltzaile eta bisitarientzat. Pertsonen arteko kontaktua saihesteko, sarrerako ate automatikoak baino lehen dagoen ate nagusiaren alde biak egongo dira zabalik.
b) Aretoetan programatutako jarduerak tartekatu egingo dira, talde bat sartu eta beste bat irteten denean, partaideek bat egin ez dezaten. Publikoa ezin izango da dagokion aretoan sartu atezainak baimena eman arte. Sartzeko baimena jasotzen ez duten bitartean, bertaratutakoek eraikinaren kanpoko aldean itxaron beharko dute.
c) Eraikinean sartzen direnean, erabiltzaileek eta bisitariek musukoak jarri eta eskuak higienizatu beharko dituzte sarreran beren-beregi horretarako egongo den gel hidroalkoholikoa erabiliz.
d) Erakusketa-gelako joan-etorria norabide jakin batean egin beharko da, eskuinetik ezkerrera hain zuzen.
e) Goiko solairuetara eskaileretatik igo beharko da ahal den guztietan. Beheko solairuetatik lehenengora eskuin-aldetik igoko da.
f) Baina, kontuan hartuta lehenengo solairutik bigarren eta hirugarrenerako eskailerak oso estuak direla eta ezin dela segurtasun-distantzia gorde, ahalegindu beharko da inorekin ez gurutzatzen. Horretarako, jaisten ari direnek izango dute eskailera erabiltzeko lehentasuna; igotzen ari direnek, berriz, itxaron beharko dute.
g) Igogailuaren erabilera mugatu egingo da. Ezinbestean baino ez da erabiliko, eta gehienez lagun bakarra joango da, laguntza behar duten pertsonen kasuetan salbu.
h) Casa Torre jauregian publikoak erabiltzen dituen espazioen edukiera mugatuta egongo da. Horrela bada, eskumena duten agintariek zehaztuko dute unean-unean zenbat lagun sar daitezkeen, eta gainera, kopurua aldakorra izango da programatutako jardueraren arabera.
i) Komunetan bakarka sartu beharko da. Horrez gain, gel hidroalkoholikoa isurtzeko ontziak ezarriko dira, derrigor erabili beharrekoak instalazioetan sartu aurretik eta ondoren. Komunetako kanpoko ateak zabalik egongo dira beti.
j) Beheko solairuko komuna itxita egongo da publikoarentzat. Eraikineko langileek baino ezin izango dute erabili, edo premiaz artatzeko larrialdirik bada.
KOMUNIKAZIOA ETA SEINALEAK
1.- Jarraitu beharreko segurtasun-protokoloari buruzko informazio-kartelak ikusgai jarriko dira, bai jauregian bertan, bai sare sozialetan eta abarretan. Informazioan, besteak beste, publikoak instalazioetan eta bertako joan-etorrietan zaindu beharreko gomendioak jasoko dira.
2. Atezain, garbitzaile eta bulegariei Covid-19aren inguruan jarraitu beharreko protokoloa zein den jakinaraziko zaie, Casa Torre jauregian egiten diren jardueretara joaten den publikoari argi eta garbi azaldu diezaioten.
3.- Ez da eskuorririk, panfletorik edo bestelako dokumenturik banatuko.