1. Publikoak erabiltzen dituen guneak
a) Txarteldegiak
b) Komunak
c) 1, 2 eta 3 aretoetako eserlekuak
d) Beheko eta lehenengo solairuetako hall-ak
e) Eskailerak
f) Igogailua
2. Sarbidea eta instalazioetako joan-etorria
Seinaleak eta banatzeko zintak erabiliko dira publikoa txarteldegira, proiekzio-aretora, komunetara, hall-era eta irteerara bideratzeko.
Sarrera-irteeran edota joan-etorrian sortu litekeen interferentzia korridoreen artean gutxienez metro bateko tartea ezarriz saihestuko da.
Ate desberdinak erabiliko dira antzokira eta aretoetara sartu eta irteteko; eta horrela izan ezean, sartu eta irteteko txandak egingo dira.
Guneetarako sarreretan, pasabideetan eta publikoak sarritan erabiltzen dituen tokietan gel hidroalkoholikoa isurtzeko ontziak ezarriko dira (biruzida, agintariek baimendutakoa).
Sarrerak erostea: Txarteldegiko langileak eta bezeroak banatzeko, dagoeneko egon badagoen kristalezko itxitura erabiliko da. Ahal den neurrian, online erostea sustatuko da eta bestela, txartelaz ordaintzea, eskudirua ahalik eta gutxien erabil dadin. Txarteldegiko langileek salmentarako TPVa desinfektatuko dute baldin eta bezeroek botoiak sakatu behar badituzte ordainketa egiteko.
Guneetara sartzeko,sarrera aurkeztu beharko da nahitaez, zeina atezaintzan kontrolatuko duten PDA irakurgailuen bidez. Igogailuaren erabilera mugatu egingo da. Horrela, eskailerak erabili beharko dira, ezinbestekoa izan ezean.
Igogailuan gehienez lagun bakarra joango da, laguntza behar duten pertsonen kasuetan salbu.
Komunetan bakarka sartu beharko da, eta konketa biak ere lagun bakar batek erabili ahal izango ditu txanda bakoitzean. Itxaroteko ilaran seinaleen bidez markatutako distantzia gordeko da. Gainera, gel hidroalkoholikoa isurtzeko ontziak ezarriko dira, derrigor erabili beharrekoak instalazioak erabili aurretik eta ondoren.
Txarteldegiko eta aretoko langileek norbera babesteko ekipamendua jantzi eta prestakuntza izango dute publikoa jaso eta kudeatzeko protokoloetan, Covid-19a kutsatzeko arriskua prebenitzeari buruzko gaiei dagokienean.
Publikoaren sarrera eta irteera ohi baino astiroago egingo da. Hori dela eta, ahalegina egingo da sartzeko tartea gutxienez saioa hasi baino 25 minutura handitzeko. Publikoa eskumena duten agintariek baimendutako edukieraren arabera sartuko da eta horri jarraituz kokatuko da.
Eserlekua aldez aurretik banatuko da, segurtasun-distantzia behar bezala gorde ahal izateko.
Bezeroak esleitu dioten eserlekuan,eseri beharko du derrigor, eta aretozainak zainduko du jarduera hori zuzen betetzen dela.
Osasun-agintariek emandako neurrien arabera, publikoak eta langileek derrigor erabili beharko dituzte musukoak, besterik agintzen ez den bitartean.
Antzokian musukoak derrigor jantzi behar direnez, Serantes Kultur Aretoan debekatuta egongo da ezer jatea.
KOMUNIKAZIOA ETA SEINALEAK
Jarraitu beharreko segurtasun-protokoloari buruzko informazio-kartelak ikusgai jarriko dira, bai antzokian, bai webgunean, bai sare sozialetan eta abarretan. Informazioan, besteak beste, publikoak instalazioetan eta bertan egin beharreko joan-etorrietan zaindu beharreko gomendioak jasoko dira.
Txarteldegiko, atezaintzako, aretozaintzako eta zine-proiekzioko langileei Covid-19aren inguruan jarraitu beharreko protokoloa zein den jakinaraziko zaie, Serantes Kultur Aretoan programatzen diren jardueretara joaten den publikoari argi eta garbi azaldu diezaioten.
Sarreretan, aretoetan, txarteldegian eta komunetan adierazita egongo da, lurrean zein hormetan, erabiltzaileen artean gorde beharreko segurtasun-tartea zein den.
Ez da eskuorririk, panfletorik edo bestelako dokumenturik banatuko.