Urtarrilaren 25eko 62/2008 ERREGE-DEKRETOaren arabera, zeinek Oroitzapenezko kontzentrazio nautiko eta itsaso-kirol probetara aplikatzen den nabigazio, itsaso eta bertako gizakien ziurtasun baldintzen araubidea onartzen duen, 2011ko Karmengo Amaren Prozesioan parte hartu nahi duten patroi guztiei jakinarazten zaie ekainaren 15a baino lehen eman behar dutela izena Serantes Kultur Aretoan (Santurtziko Udaleko Autonomiadun Erakundea), eta eskatzen zaizkien agiri guztiak aurkeztu behar dituztela. Bete beharreko agiriak eskatzeko zein izena emateko hurrengo bide hauek erabil daitezke: -Serantes Kultur Aretoaren bulegoetara jo:
-Casa Torre Jauregia Sabino Arana kalean
-presidencia@serantes.com helbide elektronikora mezua bidali
-944610049 telefono zenbakira faxa bidali
-www:serantes.com (on-line izapideak)
Parte hartzen duten itsasontzien jabeek derrigorrez bete beharreko arau hauek izan beharko dituzte kontuan: Parte hartu aurretik, ontziek eta ontziko tresna guztiek nabigaziorako baldintza tekniko guztiak betetzen dituztela ziurtatuko dute, indarrean dagoen legediak eskatzen dituen baldintza guztiak betez eta ontziek 62/2008 EDk ezartzen duen aseguru-poliza edo erantzukizun-bermea dutela.
Nabigazioari dagokionean:
• Segurtasun-koordinatzaileak adierazitako abiaduran nabigatuko dute eta beti koordinatzaileak emandako kokapena mantenduko dute prozesio osoan zehar.
• Atrakatze eta desatrakatze maniobrak bata bestearen ondoren egingo dituzte ontziek ondoko ontziekin baterako maniobrak ekidinez.
• Nabigazioan zehar ez da ontzian daudenen, ontziaren beraren edota gainontzeko ontzien segurtasuna arriskuan jarriko duen inongo maniobrarik egingo.
Ontziari dagokionean:
• Ezin izango da 62/2008 EDren 9.2.a artikuluak ezartzen duen baino lagun gehiago ontziratu.
• Ontziek pertsonak uretara erortzea ekiditeko baranda izan beharko dute, 62/2008 EDren 9.2.b artikuluak ezarritakoaren arabera.
• Ontziaren bizkarretik pertsonen joan-etorria oztopa dezakeen edo istripua sor lezakeen edozein objektu kendu beharko da. 62/2008 EDren 9.2.c artikulua.
• Ontziak 62/2008 EDk 9.2. artikuluaren d eta e ataletan ezartzen duen beste salbamendu txaleko eta uztai izan beharko du.
• Itsasontziak prozesioan parte hartzeak ez du etengo berau egiten den datan ontziak duen despatxoa.
• Patroiak itsasontziaren egonkortasuna indartzeko oinarrizko neurriak hartuko ditu. 62/2008 EDren 9.2.g artikulua. Itsasontzien patroiek tripulazio eta ontziko gainontzeko lagunen segurtasuna bermatzeko behar diren segurtasun-neurri guztiak hartuko dituzte. Bereziki, arreta berezia eskainiko zaie ezinduei, 62/2008 EDren 9.3 artikuluak ezarritakoaren arabera.
Informazio gehiagorako, jarri harremanetan Serantes Kultur Aretoko antolatzaileekin telefono honetan: 94 420 58 50 edo Serantes Kultur Aretoaren web orrian begiratu: www.serantes.com
Santurtzi, 2011ko maiatzaren 13an
SERANTES KULTUR ARETOA ERAKUNDE AUTONOMIADUNEKO PRESIDENTEA
Danel Bringas Egilior