1.- Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Udal Erakundeak diru-laguntzak emango dizkie herritar edo erakunde pribatuei erabilera publiko edo interes soziokulturaleko jarduerak egitea sustatu edo Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Udal Erakundearen eskumenari esleitutako helburuak lortzeko xedez.
2.- Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundeak diru-laguntzak emango ditu urtero honako kontzeptu hauen pean:
480.05.00 “Diru-laguntzak”
480.12.00 “Lankidetza hitzarmenak” (irabazi-asmorik gabeko erakunde laguntzaileekin besterik ez)
3.- Hona hemen aurrekontuen kontzeptuen pean emango diren diru-laguntzen bidez lortu nahi diren helburu eta ondorioak, aurreikusten diren kostuak eta finantziazio-iturriak:
3.1. Aurkeztuko diren diru-laguntzak:
PRG. |
IZENA |
KONTZEPTUA |
AURREKONTUA |
FINAN. |
3341 |
Diru-laguntzak |
480.05.00 |
13.800,00 € |
Baliabide propioak |
Helburuak eta ondorio espezifikoak:
a) Santurtziko jaietako programetan gauzatu daitezkeen kultura-, olgeta-, folklore- eta jai-jarduera guztiak bultzatzea, herriko pertsona fisikoek eta juridikoek antolatutakoak.
b) Herriko pertsona fisikoek eta juridikoek egiten dituzten sorkuntza artistiko bateratu eta berezien edizio edo ekoizpenak sustatzea.
c) Laguntzea Santurtziko tradizio, memoria historiko eta ondare kulturala bildu, zaindu, finkatu eta birsortzeko asmoz pertsona fisikoek edo juridikoek egindako jarduera, ekoizpen, edizio edo ikerketetan.
d) Laguntzea Santurtziko dantza-taldeek euskal ondare folklorikoa zabaltzeko helburuz Santurtzin bertan edo Santurtzitik kanpo egiten dituzten ekintza eta programak gauzatzen.
e) Kasu guztietan diru-laguntzek aipatutako arloetan parte-hartze soziala eta herriko dinamizazio kulturala sustatzea dute xede.
3.2. Hitzarmenak:
PRG. |
IZENA |
KONTZEPTUA |
AURREKONTUA |
FINAN. |
3341 |
Hitzarmenak |
480.12.00 |
47.100,00 € |
Baliabide propioak |
Helburu eta ondorio espezifikoak:
a) Bitartekoak ematea udalaren kultura-dinamikan ohikoak eta errepikariak diren programa eta jarduerak egiteko, baldin eta Santurtziko irabazi-asmorik gabeko erakundeek antolatuak eta gauzatuak badira, asmoa Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Udal Erakundea laguntzaile subsidiarioa izanik eurok gauzatzean.
4.- 3341 programaren 480.05.00 kontzeptuari dagozkion diru-laguntzak, 2020. urteko ekitaldian eta hurrengokoetan egingarriak eurak, Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundeak diru-laguntzak emateko araudiaren oinarri arautzaileetan adierazitakoaren arabera emango dira, zeina 2003ko otsailaren 25eko BAOn argitaratu ziren.
5.- 3341 programaren 480.12.00 kontzeptuari dagozkion diru-laguntzak Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundeak 2020ko ekitaldi eta hurrengoetarako aurrekontuetan izenez adierazitako erakundeekin adosten diren hitzarmena sinatu baino lehen emango dira. Emakida zuzena eta izenduna izango da, aldez aurretik diru-laguntzaren izaera berezia modu objektibo eta zentzuzkoan azaldu eta publikoan lehiatzearen ezintasuna justifikatzen dituen oroitza-txostena idatziko delarik.
6.- Autonomiadun Erakundearen presidenteak kontrolatuko du honako plan hau bete egiten dela indarrean dagoen bitartean.
Artezkaritza Kontseiluan oroitza-txostena aurkeztuko du urtero, non adieraziko diren, gutxienez, planaren betetze-maila eta lortu nahi ziren xedeetan zer nolako eraginkortasuna izan duen diru-laguntza eman izanak.