Itsazain Ortolatxipi Santurtziko Udaleko Kultura zinegotziak eta Irati Tabernilla Jai Batzordeko kideak uztailaren 12tik 21era egingo den jai-egitaratua aurkeztu dute gaur. Egitarau oparo honetan tradizioak, kulturak eta kirolak bat egiten dute, eta bera antolatzeko Santurtziko zenbait taldek eta erakundek laguntza eman dute, esate baterako: Santurtziko Txosnaguneak, euskal dantza-taldeek, kirol-klub hauek: futbol-, saskibaloi-, igeriketa-, pilota-, areto futbol-, tenis-, padel-, ehiza eta arrantza- eta xake-klubek, irrati-kontrolak, belak, San Jorge parrokiak, txistulari- eta musika-bandek, arte plastikoko udal-tailerrek, dantza-akademiek eta herritik kanpoko erakunde batzuek, hala nola, SOS Bilbaok…
Hamar jai-egun hauetan Santurtzik ehun ekitalditik gora eskainiko ditu publiko ororentzat. Eta gainera, jai-gune aparta (erdi-gunean dagoenez, ekitaldiak elkarrengandik gertu egiteko aukera ematen du), kontzertu-kartel bikaina eta kuadrillen giro paregabea, zeinek gure herriko kaleak kolorez jantzi eta alaitasuna erruz zabaltzen duten jai-giroan nola murgiltzen diren gertutik ikusteko aukera dutenen artean.
Antzerkiak ere garrantzi berezia izango du aurtengo jaietan. Horrela bada, SERANTES KULTUR ARETOA antzokian, uztailaren 19an 20:30ean “Volvió una noche” ikusteko aukera izango dugu, maitasunez, alaitasunez eta umorez betetako komedia, Beatriz Carvajal eta Carlos Santos Goya sariaren irabazlearen eskutik.
Nabarmentzekoa da publiko ororentzako egingo diren kale-ikuskizunak, hala nola, Demode Quartet taldearen EPA Txiki kantaldia oinez-gunean, non euskal kanta ezagunen bertsioak kantatzeko gonbita egingo diguten umeei zein helduoi. Horrez gain, Bocabets-en Kabentzotz ere egongo da ikusgai, komedia, beatbox eta bakarrizketaren uztarketa bikaina. Eta gainera, Zanguango konpainiaren azken lana: “Al otro lado”, gure kaleko eguneroko errealitatea oholtzaratuko duena, fikzio eszenikoa bihurtuz.
Jaiak uztailaren 12an hasiko dira, ostirala, urteroko omenaldiarekin. Oraingo honetan Santurtziko Galiziako Etxeak jasoko du, erakundeak urrezko ezteiak bete baititu Santurtzin kulturartekotasuna zabalduz. Bestalde, Bihozgabea kuadrillari ere aitortza berezia egingo zaio, 15 urtetik gora baitira gure herriko jaietan kuadrilla gisa parte hartzen hasi zirela.
Egun horretan bertan, arratsaldean, Itsasalde eta Juan XXIII kaleetako ostalariek 1.000 kilo sardina baino gehiago erreko dituzte, santurtziarrei zein gure herrira hurbiltzen diren guztiei eskainiz dagoeneko tradizionala den SARDINADA HANDIAN, izan ere, 25 urte baino gehiago joan dira ekitaldia lehenengoz ospatu zenetik.
Aurten, Santurtzin ohi denez, baina ez horregatik garrantzi txikiagokoa, KONTZERTU handiak izango dira doan gauero arrantza-portuan. Azken urteotan bezala, gune bat gordeko da gurpildun aulkia behar duten ahalmen urriko herritarrentzat. Horretarako, Santurtziko ADISA elkartearekin jarri behar da harremanetan haientzat beren-beregi prestatutako tokian plaza bat eskatzeko.
Hona hemen kontzertuak:
Uztailak 12, ostirala, 20:30ean: “Itsasalde Txistulari Taldea” txistularien banda eta Los Chimberos taldea
Uztailak 13, larunbata, 23:00etan: Santurtziko “Union Musical Vizcaina” musika-banda eta Coti.
Uztailak 14, igandea, 22:30ean: Camela
Uztailak 15, astelehena, 23:00etan: Beret
Uztailak 16, asteartea, 23:15ean: Victor Manuel
Uztailak 17, asteazkena, 22:30ean: EraBatera+Sidecars
Uztailak 18, osteguna, 22:00etan: Herriko banden kontzertua: Colajets, Kartzarot eta Valkyria
Uztailak 19, ostirala, 23:00etan: La Casa Azul
Uztailak 20, larunbata, 22:30ean: Orquesta Vulkano
Karmengo itsas-prozesioa jaietako ekitaldi garrantzitsuenetako bat da. Egun horretan 30.000 bat lagun biltzen dira lehorrean prozesioa ikusteko, eta ehun baino gehiago izaten dira itsasoratu egiten diren ontziak hildako arrantzale santurtziarrei lore-eskaintza egiteko. Iaz bezala, Serantes Kultur Aretoak 172 txartel zozketatu ditu Santurtziko beste horrenbeste herritarrek itsasoan egingo den segizio ofizialean parte hartzeko aukera izan dezaten. Azpimarratzekoa da Santurtzi bezalako inguru industrial batean, Santurtzi 100 urte baino gehiagoz itsas tradizioari eusteko gai izan izana, izan ere, prozesio hau penintsulako zaharrenetakoa da.
Jai hauetako erreferente nagusienetako bat inguru honetan aitzindaria izan den kuadrillen mugimendua da, jaietan oso inplikazio handia du eta. Herritar ugari dira mugimendu honen parte, bai antolatzen dituzten proba dibertigarrietan: balandroak, play back… eta bai Gorka sairen banaketa-ekitaldian ere, non Oscar sarien ildoari jarraituz, kuadrilla eta kuadrillakiderik onenak aukeratzen diren. Orain arte 47 kuadrillek eman dute izena helduen taldeetan, umeen taldeetan oraindik ez dakigu zehatz-mehatz zenbatek emango duten izena, datorren astelehenean egingo dugun bileran erroldatuko dira eta. Hala ere, jaietako lehenengo egunera arte izena eman daiteke.
Su artifizialak uztailaren 16an izango dira 22:30ean Pirotecnía Zaragozanaren eskutik. Ekimenak iaz izan zuen arrakasta ikusita, Santurtziko Udalak aurten ere jarriko du abian etxera laguntzeko zerbitzua, eskatzen duten emakumeentzat. Zerbitzua gauero emango da 02:00etatik 06:00etara etengabe. Jaietako lehenengo larunbatean, hilak 13, hasi eta azken larunbatean, hilak 20, amaituko da, biak barne. Zerbitzua eskatzeko Santurtziko Olatuen parkean horretarako propio gaitu den tokira jo beharko da.
Santurtziko jaiek bultzada ekonomiko handia ematen diote urtero herriari, 300.000 mila lagunetik gora ibiltzen baitira herriko kaleetan, eta horrek diru-sarrera handia ekartzen gure herriko zenbait sektoreri.
Hona hemen aurtengo jaietako egitaraua:
OSTIRALA 12
13:00h Omenaldia SANTURTZIKO GALIZIAKO ETXEARI 50. urteurrena delako. Gainera BIHOTZGABEAK kuadrillari ere omenaldia egingo zaio, Karmengo jaietan 15 urte daramatelako parte hartzen. Parke nagusian.
19:00h Sardina-jana Itsasalde eta Juan XXIII. kaleetan 19:00h Pregoia, txupina eta Sardinoren aurkezpena pantalanetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
19:30h Txotx KATXARRADA batukadarekin txosnetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
19:30h Txikien kuadrillak aurkezteko jaia Juan Jose Mendizabal plazan.
19:30h Kuadrillen tortilla, sangria eta estandarte lehiaketa Mamarigako plazan.
19:30h Ilunabarra belaontzian (49 €). Turismo bulegoa.
21:30h Kuadrillen jaitsiera bustia, Mamarigan hasi eta udaletxeraino KU KLUX, GAZTE LEKU eta DUNBOTS fanfarreen eskutik.
22:00h Jaietako pregoia CEDA EL VASO kuadrillaren eskutik udaletxean
22:15h Mentxuri harrera udaletxean.
23:00h Txistularien XVIII. kontzertua agertoki nagusian LOS CHIMBEROS taldearekin batera, Santurtziko Txistulari Bandak antolatuta.
23:00h Berbena DIAMANTE orkestrarekin pantalanetan.
LARUNBATA 13
11:00h Santurtziko XVI. Xake Lehiaketa oinez gunean. Guztiontzako xakea (xake klaseak, aldi berekoak, partida azkarrak) eta banakako txapelketa 16 urte bitarteko eskola-ikasleentzat. Santurtziko Xake Taldeak antolatuta.
11:30h “Xake ukitua eman” Pintura eta Eskulanen XII. txapelketa eta Xake erraldoia nagusientzat eta txikientzat oinez gunean. Santurtziko Xake taldeak antolatuta.
12:00h “Arrain enkantea” antzeztutako bisita, Santurtzi Itsasoa Museoan. Turismo bulegoa 12:00h Buruhandien kalejira Mendi Alde dantza taldearen eskutik, Santurtziko Txistulari Bandak lagunduta. Udaletxean hasiko da.
15:00h La Sardina VI. Zeharkaldia. Santurtziko Igeriketa Klubak antolatuta.
17:00h Santurtziko XV. Xake Lehiaketaren jarraipena oinez gunean. Partida azkarren banakako txapelketa, Pintura eta Eskulanen txapelketa eta Xake erraldoia. Santurtziko Xake Taldeak antolatuta.
17:30h Bisita gidatua San Jorge elizan. Turismo bulegoa.
18:00h Dantzaldia JAMAIKA taldearekin, parke nagusian.
18:00h Kaiarriba Donostiarra XII. Banderaren emankizuna Soteraren txosnan.
19:00h “Ttiki Ttaka Play” haur-diskoteka ERRE PRODUKZIOAK taldearekin Juan Jose Mendizabal plazan.
19:00h Santurtziko dantza taldeen alardea Gernika parkean.
20:00 Santurtziko XVI. Xake Lehiaketaren sari banaketa oinez gunean.
22:15h “Harpetarra” euskarazko filma aire zabalean, Gernika parkean.
23:00h “Unión Musical Vizcaína” Santurtziko Musika Bandaren kontzertua COTI-rekin batera agertoki nagusian
24:00h OIHAN VEGA DJren disko-festa pantalanetan.
IGANDEA 14
09:00h Irratiz kontrolatutako gasolina autoen erakusketa Gernika parkean 14:00ak arte. Santurtziko Irrati Kontrola elkarteak antolatuta.
11:30h Caixabank VII. Banderaren emankizuna Soteraren txosnan.
18:00h Dantzaldia PÉRGOLA taldearekin parke nagusian. Gizarte Ekintza eta Berdintasun arloak antolatuta.
19:00h “15 urte dantzan!” haur-diskofesta XAIBOR taldearen eskutik, Juan Jose Mendizabal plazan.
19:00h Kalejira Gaztela eta Leoneko Dultzaineroekin.
20:00h ZUNBA klasea Ibai Zelaia kuadrillakidearen eskutik Gernika parkean
20:00h TROTAMUNDOS CIRCO taldearen “Historias de un baúl” antzezlana pantalanetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
22:30h CAMELAren kontzertua agertoki nagusian.
ASTELEHENA 15
11:00h Kanoak 14:00etara arte eta 16:30etik 19:30era (helduak 10 €/ umeak 5 €). Turismo bulegoa.
12:00h Haur-parkea parke nagusian.
12:00h Esku-lanak eta aurpegia margotzea % 100 ingelesez Parke Nagusian. Portugalete eta Santurtziko KIDS&US ingeles-akademiak antolatua.
17:00h Txikien kuadrillen arteko proba oinez gunean.
18:00h Haur-parkearen jarraipena parke nagusian 19:00h Kantulagun Txosnetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
19:30h Mentxuren kalejira. Casa Torre Jauregian hasiko da.
19:30h Nagusien kuadrillen arteko proba oinez gunean.
20:00h “Dantzatu gurekin”. Maritina eta Susanaren eskutik Gernika parkean. SKAE elkarteak antolatua. Ilarako dantzak eta country borobilak, saltsa eta batxata.
21:30h Txulalai ordua Juan Jose Mendizabal plazan.
23:00h BERET taldearen kontzertua agertoki nagusian.
ASTEARTEA 16 – KARMENGO AMAREN EGUNA
08:00h Egunsentiko arrosarioa.
10:00h Nekazal azoka, parke nagusiko Los Rosales pasealekuan, Euskal Nezarien Batasunak Elkarteak (ENBA) antolatuta. Laguntzailea: Kutxabank.
10:30h MARMITAKO lehiaketa parke nagusian.
12:00h Meza nagusia. San Jorge elizan.
13:00h SANTURTZI KANTUAN. Santurtziar guztiak gonbidatuta daude Santurtziko abesbatzekin batera gure betiko kantak abestera. Santurtzi Kantari, “Itsasalde Txistulari Taldea” Santurtziko Txistulari Banda eta “Unión Musical Vizcaína” Musika Bandaren laguntzarekin. San Jorge elizan.
13:15h Santurtzi Kantarik Juan Jose Mendizabal gunea girotuko du.
13:15h “Itsasalde Txistulari Taldea” Txistulari Banda eta “Unión Musical Vizcaína” Musika Bandaren kalejira. San Jorge elizan hasiko da.
18:00h Itsas prozesioa.
20:00h KANTU KOLORE taldearen “Honolulu” umeentzako berbena Juan Jose Mendizabal plazan.
20:00h PATXI ETA KONPAINIA taldearen erromeria Gernika parkean.
20:00h Dantzaldia GALEA taldearekin parke nagusian.
20:00h Mendi Alde Erraldoien Konpartsaren kalejira. Udaletxean hasiko da.
21:00h Sardinaren ibilbidea BRINCADEIRAko PERCULIGHTS taldearekin. Udaletxean hasiko da.
22:30h Su artifizialak.
23:00h Kontzertu bikoitza KAOS URBANO eta MAFALDA taldeen eskutik pantalanetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
23:15h VICTOR MANUELen kontzertua, agertoki nagusian.
ASTEAZKENA 17 – BARRAKEN EGUNA
11:00h Kanoak 14:00etara arte eta 16:30etik 19:30era (helduak 10 €/ umeak 5 €). Turismo bulegoa.
12:00h Haur-parkea oinez gunean.
12:30h C.D. Santurtzi taldearen aurkezpena udaletxean, hurrengo urtean hirugarren mailan jarraituko duelako.
17:00h Txikien kuadrillen arteko proba parke nagusian.
18:00h Haur-parkearen jarraipena oinez gunean.
18:30h ERIZ MAGOAREN magia ikuskizuna pantalanetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
19:30h “KIKI, KOKO ETA MOKO – TURURUTUTU PAILAZO BIHURTU” ikuskizuna pantalanetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
19:30h Helduen kuadrillen arteko proba parke nagusian.
19:30h Mentxuren kalejira. Casa Torre Jauregian hasiko da.
19:30h Zunba klasea Gernika parkean. SKAEK antolatuta 21:30h Txulalai ordua Juan Jose Mendizabal plazan.
22:30h Kontzertu bikoitza EraBatera eta SIDECARS taldeen eskutik, agertoki nagusian.
OSTEGUNA 18
12:00h Haur-parkea parke nagusian.
13:00h Gazte Egunaren hasierarako txupina txosnetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
15:00h Herri bazkaria Txosnetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
17:00h Txikien kuadrillen arteko proba oinez gunean
18:00h Haur-parkearen jarraipena parke nagusian
18:00h Karmen VII. Tenis Txapelketa finalak Mikel Trueba kiroldegian. Santurtziko Tenis Klubak antolatuta.
19:00h Kale-animazioa DUNBOTS txarangarekin.
19:00h Balandroen kalejira eta erakustaldia Gernika parketik arrantza portura.
19:30h KUKAÑA arrantza portuan.
19:30h Helduen kuadrillen arteko BALANDRO proba arrantza portuan.
19:30h Mentxuren kalejira. Casa Torre Jauregian hasiko da.
20:00h ELEKTROTXUFLA elektrotxaranga, txosnetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
20:00h El Carmen areto-futbol txapelketako finalak Mikel Trueba kiroldegian. Santurtziko Areto Futbolak antolatuta.
20:30h Koadrilen arteko XXX. Karmen 2019 Waterpolo garaikur txapelketako finalak Mikel Trueba kiroldegian. Santurtziko Igeriketa Klubak antolatuta.
21:30h Txulalai ordua Juan Jose Mendizabal plazan.
22:00h COLAJETS, KARTZAROT eta VALKYRIA taldeen kontzertua, agertoki nagusian.
22:30h Kontzertu bikoitza MODUS OPERANDI eta TREMENDA JAURIA taldeen eskutik, pantalanetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
OSTIRALA 19
12:00h Itxaso Parkea, oinez gunean.
12:00h “JAIA PINTATU” Los Rosales pasealekuan 14:00ak arte. Arte Plastikoetako Elkarte Santurtziarrak antolatuta (Udal tailerrak).
16:30h Txikien kuadrillen arteko proba (PLAYBACK), Gernika parkean.
18:00h Santurtziko Itsasalde XII. txapelketaren finalak Serantes frontoian. Emakumezkoen eta gizonezkoen frontball finalak eta binakako eskupilota finalak. Itsasalde Pilota Taldeak antolatuta.
18:00h Itxaso Parkearen jarraipena, oinez gunean.
18:00h “JAIA PINTATU” parkearen jarraipena Los Rosales pasealekuan 20:00ak arte. Arte Plastikoetako Elkarte Santurtziarrak antolatuta (Udal tailerrak).
19:00h Igel-jolasaren txapelketa Hontzak taldearen txosnan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
19:00h Helduen kuadrillen arteko PLAYBACK-a, Gernika parkean.
19:30h Mentxuren kalejira. Casa Torre Jauregian hasiko da.
20:00h 70., 80. eta 90. hamarkaden Disko Remenber Santurtziko areto mitikoen omenez ROOL DJren eskutik Juan Jose Mendizabal plazan, 22:30ak arte.
20:30h “Volvió una noche” antzezlana: Beatriz Carbajal, Carlos Santos… Serantes Kultur Aretoan. Sarrera 18€.
22:00h LA PUTA CIENAGA, DESORDEN eta GORA HERRIA taldeen kontzertua pantalanetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
23:00h LA CASA AZUL taldearen kontzertua, agertoki nagusian.
LARUNBATA 20
11:30h Futbol Kale parke nagusian 14:00ak arte. Santurtziko Kirol Klubak eta SKAEk antolatuta.
12:00h “Arrain enkantea” antzeztutako bisita, Santurtzi Itsasoa Museoa. Turismo bulegoa.
12:00h Buruhandien kalejira Mendi Alde dantza taldearen eskutik, Santurtziko Txistulari Bandak lagunduta. Udaletxean hasiko da.
17:30h Bisita gidatua San Jorge elizan. Turismo bulegoa.
18:00h Dantzaldia MARAN taldearekin parke nagusian.
18:00h Estropadak Orio XXIX. Banderaren emankizuna Soteraren txosnan.
19:00h Karmengo Ama XII. Bela estropadan parte hartu duten belaontzi guztiak Santurtziko portura helduko dira belak hedatuta. Antolatzailea: Higarillo Belaontzi Elkartea.
19:00h Kuadrillen arteko agur-afaria Mahastietako eskolan.
19:30h Herri-kirolen erakustaldia (aizkolariak, harrijasotzaileak, trontza, korrika…) pantalanetan. Antolatzailea: Santurtziko Txosnagunea.
20:00h DeMode Quartet taldearen “Epa txiki” musika ikuskizuna oinez gunean. Euskarazko betiko kantak.
20:00h Erromeria DANGILISKE taldearen eskutik, Gernika parkean.
21:00h Umore-ikuskizuna BOCABEATS COMEDIA taldearen eskutik Juan Jose Mendizabal enparantzan.
22:30h Berbena VULKANO SHOW orkestrarekin agertoki nagusian.
IGANDEA 21
10:30h XIII. APA SOS Bilbao lehiaketa. Arraza berezikoak ez diren txakurren lehiaketa Gernika parkean. Katuen eta familia osoaren argazkia. Antolatzailea: SOS Bilbao 11:30h Sestaoko Udalaren XVIII. Banderaren emankizuna Soteraren txosnan.
11:30h TRINGILI-TRONGOLO umeentzako jarduera (gailetak eta azukrezko kotoia egiteko tailerrak, harean jolastuz eta jolas retroak.) oinez gunean 14:30era arte.
13:00h XI. Tenis irekiaren eta “Kaiabledon” 2019 —Karmengo Jaiak— José Carrillo Memorialaren sari banaketa Mikel Trueba kiroldegian. Santurtziko Kaialde Klubak antolatuta.
13:30h Harri-zulatzaileen liga arrantza portuan, Soteraren aurrean.
18:00h Mamariga eta Santurtziko beste pelotarien arteko esku eta pala txapelketa mistoa Mamarigako pilotalekuan. Antolatzailea: Itsasalde Pilota Taldea.
18:00h Dantzaldia NECTAR taldearekin parke nagusian. Antolatzailea: Gizarte Ekintza eta Berdintasun arloa.
20:00h Zanguango Teatro taldearen “Al otro lado” kale antzerkia. Hijas de la Cruz eskolako irteeraren aurrean.
20:00h Egizu argazkia Mentxurekin Casa Torre Jauregian 21:30ak arte. Ilara 21:00etan itxiko da.
21:00h Bilbainadak Gernika Parkean LOS TXIKIS taldearekin.
21:00h Sardino erretzea eta Azken Txanpa KATXARRADA Batukadarekin txosnetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
22:45h Gorka 2019 sarien banaketa-ekitaldia agertoki nagusian.
00:00h Mentxuren agurra arrantza portuan.