33 B/MIN-ko KLISKADAK” erakusketa Santurtzira heldu da zenbait hiritan arrakasta eta kritika onak lortu ondoren, besteak beste, Zaragoza, Logroño edo Iruñean.
Zuri beltzezko argazki erakusketa honetan, Rock emanaldien indarra eta erritmo bizien, gitarra kirrinkarien eta soinu lazgarrien bizitasuna erakutsi nahi digu argazkilariak. Agertokien gaineko grina islatzen duten kolorerik gabeko uneak.
Argazkia atera zeneko abestia ikusleari helaraziko dioten kliskadak. Argazki saila “La Estadea” webgunean agertutako atalean dago oinarrituta, nahiz eta orain arte erakutsi dena, ikusleak benetan aurkituko duenaren atarikoa baino ez den izan. Argazki bilduma honek, zeinetan argazki asko argitaragabeak diren, lotura zehatzik gabeko zenbait alderdi, pertsonaia edo multzo gainbegiratzen ditu. Hala ere, argazki guztiek batera amarrurik ez duen zuzenekoaren erretratu bitxia osatzen dute.
Erakusketa Santurtziko Casa Torre Jauregian izango da ikusgai urriaren 14tik azaroaren 3ra bitartean.
Hona hemen erakusketaren argazkiren bat edo beste:
http://www.laestadea.com/2016/06/segundo-disparo
http://www.laestadea.com/2016/02/primer-disparo
http://www.laestadea.com/2016/06/tercer-disparo