Zine klub 2024-2025
“ZINEMA EGUNGO GARAIETAKO ZEINU GISA”
Zinemak begirada adina esanahi ditu: zinema egungo garaietako zeinu gisa; zinea itsu-itsuan murgiltzera gonbidatzen gaituen gune misteriotsua, zer aurkituko dugun jakin gabe ere, barrena dantzan jartzen diguna. Eta jakina, zinea sentsazio-sortzaile gisa, bateragune nagusia. Zinema infinitua da, horregatik Zine Kluba ere gure mundu honetan diren zuzendari garaikideen kezkak eta nahiak etengabe deskubritzeko aukera emango digun gunea izatea nahi dugu.
Zine Klubeko denboraldi honetan ikusiko ditugun hamasei filmak zinegile talde heterogeneo baten kezken isla zehatza dira, euretako batzuk beren karreren hastapenetan daude (Sophie Dupuis, David Pérez Sañudo); beste batzuek, berriz, bide luzea eginda dute (Hong Sang-soo, Jacques Audiard, Ryûsuke Hamaguchi). Edizio honetan horiek guztiak ezagutuko ditugu; eta gainera, Frantziara, Japoniara, Belgikara, Serbitara, Butanera, Kanadara eta beste horrenbeste tokitara eramango gaituen bidaia geografikoa egiteko aukera ere izango dugu.
Filmak antzekoak bezain desberdinak dira, hainbat gairi heltzen diote, nork bere erara, batzuek banaketa sozial eta ideologikoa landuko dute (“La patria perdida, “Amal”, “El monje y el rifle”), beste batzuek, berriz, klimaren egoerak sortutako larritasuna (“El mal no exise”, “Drive my car” filmaren zuzendari zoragarriarena edo “El reino animal” fantasiaren alde egin dugun apustua), eta badira mundu marjinalei helduko dietenak ere, hala nola “Solo” bitxi kanadiarra edo “Anora” azken Urrezko Palmaren film irabazle dotorea. Azkenengo honetan Mari Errauskin moderno bat ezagutuko dugu, Sean Baker zuzendari iraultzailearen ikuspuntutik zizelkatua. Zuzendari ausarta da, prostituta transexualen nondik norakoak iPhone batez grabatzera ausartu zen-eta, munduko zine-jaialdi guztietan arrakasta itzela lortuz (2015ean izan zen “Tangerine” filmarekin).
Zinema paregabea aurkituko dugu Alice Rohwacher zuzendari italiar-alemaniarraren eskutik, zeinak Antzinaroarekin eta landa-eremuarekin jarriko gaituen ametsetan, biak ala biak burutik ezin ateraz. Bota baten forma duen herrialde horretatik “Siempre nos quedará mañana” ere etorriko zaigu, urte honetako fenomeno italiarra, komedia dramatiko zoragarria, azaroan Bilbon egingo den bederatzigarren Homeless Film Festibalarekin lankidetzan emango duguna.
Hizkuntza gutxituei ere espazio txikia eskainiko diegu: Josu Martinez zinemagileak euskaraz egindako “Bizkarsoro” filma, inoiz existitu ez zen, baina aldi berean existitu zen herriska batera eramango gaituena.
Bestalde, Zine Kluba SZ12 Santurtziko zine-jaialdiaren edizio berriaren inaugurazioarekin batera hasiko da. Aurten zer esan handia emango duten bi filmen aurre-estreinaldi handi ekarriko ditu: “Azken Erromantikoak” jaialdiari hasiera emango dion filma, emakume bakarti baten erretratua erakutsiko duena, eta “Marco”, non Eduard Fernandezek Enric Marcoren rola egingo duen, kontzentrazio-eremu batean bizirautea lortu izanaren itxurak egin zituen gizonarena. Donostia eta Veneziako zine-jaialdietan eman ondoren, film biek Santurtzin egingo dute lehenengo geldialdia, zine-aretoetara heldu baino lehen. Hortxe dugu film luze horiekin bereziki gozatzeko beste arrazoi bat. Gainera, berton izango ditugu pantailetara eramango dituzten ekipoak. Esandakoak esanda, ezer gutxi gaineratu dezakegu: Zine Klubaren edizio berri hau osatzen duten film guztiak goza ditzazuela, beste ezer ez. Besarkada handia. Laster elkartuko gara zine-aretoetan.
FILMEN LEHENENGO SAIO GUZTIETAN IZANGO DITUGU AURKEZPENA ETA SOLASALDIA
ZINE KLUBA: EL MAL NO EXISTE
Urt 23, osteguna | 18:00 h | 20:30 h
Serantes Kultur Aretoa
XehetasunakZINE KLUBA: EL MONJE Y EL RIFLE
Ots 6, osteguna | 18:00 h | 20:30 h
Serantes Kultur Aretoa
XehetasunakZINE KLUBA: LA PATRIA PERDIDA
Ots 20, osteguna | 18:00 h | 20:30 h
Serantes Kultur Aretoa
XehetasunakZINE KLUBA: NECESIDADES DE UNA VIAJERA
Mar 6, osteguna | 18:00 h | 20:30 h
Serantes Kultur Aretoa
Xehetasunak