Serantes Kultur Aretoaren Zine Kluba urriaren 4an, osteguna, hasiko da Handia filmarekin. Emanaldiaren ostean, Aitor Arregi zuzendaria publikoarekin elkartuko da. Filma Santurzine film laburren jaialdiaren barruan dago.
Edizio berrian 15 film izango dugu, 9 Europakoak, 5 Estatu Batuetakoak eta 1 Txilekoa. Genero, herrialde, zuzendari eta abar anitzak izango dira, baina guztiek dute zerbait komunean, guztiak izan dira saridunak zine jaialdi handietan edota nazioarteko erakusketetan. Zenbaitetan, ordea, zine zirkuituetan hain ezagunak ez direnak izango dira.
Serantes Kultur Aretoaren zine kluba aldatuz joan da. Hasieran egile edo genero jakin baten inguruan antolatutako zinema zikloak ematen ziren urtean bizpahiru astez. 2004.urtean, berriz, Serantes Kultur Aretoaren bazkide txartela abian jartzearekin batera, zine kluba bi seihilekotan egiten hasi zen, eta orduantxe erabaki zen munduko zine-jaialdirik garrantzitsuenetan saritutako filmak ematea.
Santurtziko zine klubean igoera nabarmena izan da azken urteetan ikus-entzuleen kopuruan. Izan ere, emanaldiak 190 eserleku duen aretoan izatetik, 600 jarleku dituen areto handira pasastu dira.
Hona hemen emango diren filmak:
DATA |
FILMA |
2018ko urri. 04 |
HANDIA |
2018ko urri. 18 |
EL SACRIFICIO DE UN CIERVO SAGRADO |
2018ko aza. 08 |
LADY BIRD |
2018ko aza. 29 |
LA HORA MÁS OSCURA |
2018ko abe. 13 |
CAMPEONES |
2019ko urt. 17 |
UN DÍA EN NUEVA YORK |
2019ko urt. 31 |
WEST SIDE STORY |
2019ko ots. 14 |
YO, TONYA |
2019ko ots. 28 |
EL AUTOR |
2019ko mar. 14 |
UNA MUJER FANTÁTICA |
2019ko mar. 28 |
LA LIBRERÍA |
2019ko api. 11 |
THE SQUARE |
2019ko api. 25 |
EL HILO INVISIBLE |
2019ko mai. 09 |
CALL ME BY YOUR NAME |
2019ko mai. 23 |
CASI 40 |