Santurtziko Serantes Kultur Aretoak datorren ostegunean, hilak 19, berriro ekingo dio ZINE KLUB denboraldi berriari Michael Hanekeren “Amor” filmarekin.
Denboraldi honetan 18 film izango ditugu, horietako hamabost europarrak eta beste hiruak amerikarrak. Aurtengoa XV. Edizioa izango da. Emango diren film guztiak saria jaso dute zine-jaialdi eta nazioarteko zine-erakustaldirik garrantzitsuenetan. Horrela bada, ekainaren 12ra arte, hamabostero ostegunetan bi saio egongo dira, bata 18:00etan eta bestea 20:30ean. Sarrera bakoitzeko 3 euro ordaindu beharko da.
Zine-klubean aurten denetiko filmak emango ditugun arren (hainbat herrialde eta generotakoak edo zuzendari desberdinak), denek dute komunean leitmotiva, film guztietan gizarte-gaiak jorratzen baitira eta aktore ezagunek egiten baitute horietan lan. Batzuk zirkuitu komertzialetan normalean ikusten ez diren filmak dira.
Azken urteotan Santurtziko zine-klubeko ikusle kopuruak gora egin du. Izan ere, lehen SKAko areto txikietako batean jartzen ziren, 192 eserlekukoa, gaur egun, berriz, 600 eserlekudun aretoa behar da filmak emateko.
Zine Club formatua aldatuz joan da. Hasieran zikloak urtean bizpahiru astetan egiten ziren, gero 2004an bazkide-txartela abian jarri zenenan bi seihilekotan . Horrez gaiz, zikloak nolabait taldeka biltzen ziren, egileka, generokoa, jatorrizko bertsioak…. Azken urteotan erabaki da saria jaso duten filmak ematea, munduko zine-jaialdi eta erakustaldietan arrakasta izan duten filmak hain zuzen.
FILMAK:
Irailak 19: AMOR
Urriak 3: EL AMIGO DE MI HERMANA
Urriak 17: ANNA KARENINA
Azaroak 7: NO
Azaroak 21: UNA PISTOLA EN CADA MANO
Abenduak 5: SEARCHING FOR SUGAR MAN
Abenduak 19: EL NOMBRE
Urtarrilak 16: BLANCANIEVES
Urtarrilak 30: REALITY
Otsailak 13: TIERRA PROMETIDA
Otsailak 27: EL MUERTO Y SER FELIZ
Martxoak 13: CÉSAR DEBE MORIR
Martxoak 27: EN LA CASA
Apirilak 10: DE ÓXIDO Y HUESO
Apirilak 24: LA PEQUEÑA VENECIA
Maiatzak 15: EL CUARTETO
Maiatzak 29: DESPUÉS DE MAYO
Ekainak 12: HASTA LA VISTA