Santurtziko zine-jaialdiak zazpigarren artearen “ikuspuntu aniztasuna” jorratuko du, alde bietara irakur ikus daitekeen irudiaren bidez. Guztira 37 lan ikusi ahal izango dira eta programazioan garrantzi handia hartuko du gastronomiak.
Zinematik sortzen diren begirada eta ikuspuntu anitzek markatuko dute SANTURZINE Santurtziko Film laburren Jaialdiaren kartelaren izpiritua markatzen dute. Bira daitekeen irudia, bi aldetara irakur daitekeena, goitik behera zein behetik gora, Santanderreko Francisco Gallego-Preciados diseinatzaileak sortu du.
“Begietatik, zinema-kameratik edo filma ikustean ikusleak dituenetik, ateratzen diren ikuspegi desberdinak dira alde batera baino gehiagotara irakur daitekeen kartelaren ardatz” adierazi digu sortzaileak, zeinak eragin klasikoak eta beta formatuko elementuak hartu baititu kontuan Santurtziko lehiaketaren lana burutzean.
Halaber, Santurzineren izaera markatzeko, Gallego-Palaciosek itsasoaren irudi bikoitza eta S eta Z elementuak sartu ditu, jaialdia adierazten dituztenena: “Itsas-ingurua denez, irudian itsasoa sartzeak lehiaketarekin, aurpegiarekin eta tradizioarekin lotzen den nortasuna definitzen laguntzen du”.
Genero ugari dituen aukeraketa
Kartelak berak iragartzen duen moduan, edizio honetako film laburren aukeraketak begirada ugari lantzen du zine-genero askoren bidez. Estatu mailako Atalean hamar lan lehiatuko dira, komedia klasikotik (‘Trivial’, ‘Divorcio’, ‘Moscas’ y ‘Una noche con Juan Diego Botto’) eta gizartean eragina izan duen dramatik (‘300 todo incluido’ y ‘Héroes’) hasita, zinema independete (“Manuela”), nazioarteko ekoizpen (“Flora”) eta zientzia fikziora (“Tu último día en la Tierra”), animazio-lanak (“Minotauro”) ahaztu gabe, jaialdian lehen aldiz azalduko den generoa bera.
Rosario Pardo, Nuria Gago, Juan Diego Botto eta Macarena Gómez dira ataleko protagonista batzuk, zeinean lehiaketatik kanpoko bi film labur ere (‘Quédate por aquí’ y ‘Humana, el cuerpo fuera del cuerpo’) izango baitira.
Santurtzi atalean, ordea, Santurtziarrek egindako 13 film labur ikusi ahal izango dira eta sei sari irabaz ditzakete. ¡
Bi atal nagusietako irabazleak aukeratzeko ardura duen epaimahaia Paul Urkijo (‘Erementari’) eta David R. Losada (‘Lady Off’) zuzendariek, Amaia Remírez (‘Un día más con vida’) ekoizleak, Javier Antón (‘Vaya Semanita’, ‘Allí abajo’) antzezleak etaNerea Torrijos (‘Vitoria, 3 de marzo’) jantzi-diseinatzaileak osatuko dute.
Euskal Pantailak berriz ere izango da euskal zinematografiaren egoera zein den ezagutzeko erakusleihoa, eta “Atsolorra”, urriane 8an, Kresalan eta “Generación Anti Todo”, urriaren 10ean, Serantes Kultur Aretoan, filmez osatuko da. Ibiltariak atalean, berriz, Amnesty International erakundearekin batera burutzen den atalean, genero-indarkeriari buruzko hiru lan aztertuko dituzte Santurtziko ikasleek.
Merkataritza eta zinema, berriz ere eskutik helduta
16 egunez, urriaren 4tik 19ra, jardueraz beteko du Santurzinek herria. Tabernak, beste urte batez, jaialdiaren muina izango dira herriko lau tabernatan emango direlako film laburrak. Berrikuntza gisa, aurtengo edizioan arratsaldeko emanaldi bat izango da (urriak 6, 18:30ean) familientzat, gaueko emanaldiekin osatuko dena (urriak 4, 12 eta 18).
Urtero bezala, larunbatean, urriak 5, hasiera ekitaldia izango da Euskal Herria ontzian, aurretik sarrera erosita (15 euro).
Gastronomiak hitzordu bikoitza izango du programazioan. Maisu tabernan berriro izango da aukera pintxo pote dastaketa itsua egiteko urriaren 9an; Nino´s tabernak, ostera, gansterrei buruzko zineman eta zine beltzean oinarritutako afaria eskainiko du urriaren 10ean.
VII. Santurzine jaialdia urriaren 19an bukatuko da Unai Izquierdok aurkeztutako itxiera gala. Horretan, saridun guztiei emango zaie euren saria eta euskal zinemako pertsona ezagun bati egingo zaio omenaldia, zeina hurrengo astean iragarriko baitugu.